107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko apirilaren 30ean hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari graduko titulu berri bat eta masterreko beste bat ezartzeko.

ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horien aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.

Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak aldeko txostena egin du titulu berriak ezartzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Unibertsitate Publikoan honako titulu hauek ezartzeko baimena ematea: Historia eta Ondarea gradua eta Elikagaien Industriako Teknologia eta Iraunkortasunaren Unibertsitate Masterra.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Nagusira eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministeriora igortzea, baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena Espainiako Gobernuari bidal diezaion eta tituluak Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba ditzan.

3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1906072