107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun-azterketa, ARS-3ko Plan Partzialeko (Lezkairu) L-29 oinarrizko unitatearena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-MAY-19 (7/CV).

Ikusirik Miguel Aldaz García-Minak, Valdizarbe Gesproin SLU ordezkatuz, aurkeztutako eskaera, 2019ko apirilaren 25ekoa, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko maiatzaren 2ko txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko maiatzaren 3ko txostenarekin, ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera baten onestea ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko Plan Partzialeko L-29 oinarrizko unitatearen xehetasun-azterketa, xede duena zehaztea aurreikusitako eraikuntzaren beheko solairuen altuerak eta goiko solairuen sestrak. Miguel Aldaz García-Minak aurkeztu zuen tramitera, Valdizarbe Gesproin SLU ordezkatuz, 2019ko apirilaren 25ean.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; orobat, hemengo egunkarietan argitaratzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1906915