107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Barneko zuzendari nagusiak apirilaren 3an emandako 96/2019 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 203.000,00 euroko dirulaguntza eman zitzaion Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkarteari 2019rako, eta dirulaguntza hori antolatzeko hitzarmena onetsi zen.

Akats bat atzeman da Barneko zuzendari nagusiaren apirilaren 3ko 96/2019 Ebazpenean (2019ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 29koa), ebazpen horri ez zegozkion oinarri arautzaileak argitaratu baitziren.

Beraz, ulertu behar da ez direla argitaratu ebazpenari erantsi zitzaizkion oinarri arautzaileak.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 31n.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1907609