2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Eratsun herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak berritu behar direnez, lau urtetarako, horiek bete nahi dituzten interesdun guztiei aditzera ematen zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion eskabidea aurkezteko, Eratsungo Udalaren idazkaritzan.
Eratsunen, 2019ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Francisco M.ª Retegui Descarga.
Iragarkiaren kodea: L1906923