107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Burlatako Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuko 1/2019 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–Kreditu-gehigarria:

VI. kapitulua: 1.864.206,27 euro.

VII. kapitulua: 831.797,00 euro

–Finantzaketa:

VIII. kapitulua: 2.696.003,27 euro.

Burlatan, 2019ko maiatzaren 28an.–Jarduneko alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1907405