107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

BPI-9 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 271-2019 Ebazpenaren bidez (2019ko maiatzaren 20koa), hasiera batean onetsi zen BPI-9 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, hiri-jarduketarako plan bereziko determinazioak gauzatzeko. Testu bategina behin betiko onetsi zen Berriobeitiko Udalaren 2019ko martxoaren 5eko osoko bilkuran (2019ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 26koa).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko da; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74.b) artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.

Berriobeitin, 2019ko maiatzaren 20an.–Berriobeitiko Udaleko alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1906914