107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Deialdia, arduradun lanpostu bat betetzeko. Izendapena

Deialdi bat egin zen arduradun lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa bidez (lan-araubidekoa, 15 zenbakia du Moncayoko Ur Mankomunitateko plantilla organikoan), eta argitaratu zen 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan. Deialdi hartan kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, Moncayoko Ur Mankomunitateak, lehendakaritzaren maiatzaren 20ko 16/2019 Ebazpenaren bidez, Ricardo Aldaz Pérezi esleitu zion Moncayoko Ur Mankomunitateko arduradun lanpostua (15 zenbakia du Moncayoko Ur Mankomunitateko plantilla organikoan, eta C mailakoa/taldekoa da), gainditu baitzuen oposizio-lehiaketa.

Corellan, 2019ko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Cecilio Anton Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1906913