107. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1290/2019 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi honetarako onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 11n emandako 626/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2019ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honetarako onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

LEKUALDATZE LEHIAKETA. LEHEN MAILAKO OFIZIALA
ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALA

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

–Onartuak:

ALDAYA GOÑI, JOSE ANTONIO

ELCARTE LARREA, OSCAR

ERICE GORDO, IÑAKI

FERNANDEZ BARAIBAR, ALAIN

FERNANDEZ SERRANO, JOSEBA

HUARTE RODRIGUEZ, JAVIER

ITURMENDI IBAÑEZ, VICTORINO ANGEL

MARTINEZ MARTINEZ, CARLOS

MOMPARLER IZURA, DAVID

OYAREGUI ARRIADA, JESUS

SOLA URMAN, RUBEN

URRUTIA MANDACEN, JESUS MARIA

VIDONDO OJER, DIEGO

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

CHIVITE FERNANDEZ, RUBEN

MORIONES SALINAS, MIKEL

Iragarkiaren kodea: F1906870