106. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Deierriko udal-mugartean, “San Martín” harrobia handitzeko proiektuaren lehengoratze planari buruz.

Erauzketa-industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Deierriko udal-mugartean “San Martín” harrobia handitzeko proiektuaren lehengoratze plana.

Interesdun guztiek alegazioak egiten ahal dizkiote enpresak aurkeztutako lehengoratze planari, dela Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, dela zerbitzu horretan bertaratuz (Tomás Caballero parkea 1, 31005, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietatik edozeinetan, 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai, baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere: https://gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos/plan-restauracion-del-proyecto-ampliacion-explotacion-minera-san-martin.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 6an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren ordezkoa (Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 167/2017 Ebazpenaren bidez, 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 18koan), Fernando Señas Bea.

Iragarkiaren kodea: F1906208