105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

176E/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru den María Teresa Sarobe Carricas andrearen izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Osasuneko kontseilariaren apirilaren 26ko 168E/2018 Foru Aginduaren bidez, María Teresa Sarobe Carricas andrea Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

María Teresa Sarobe Carricas andrea 2018ko maiatzaren 10ean jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak eskatu du María Teresa Sarobe Carricas andrearen izendapena luzatzeko, Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, zerbitzu beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da María Teresa Sarobe Carricas andrearen bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen proposamena,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario María Teresa Sarobe Carricas andrearen bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko maiatzaren 10etik aurrera, Nafarroako Ospitaleguneko Farmaziako Laguntza Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzara, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera, Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzara, Profesionalen Zuzendaritzara eta Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzuko Kudeaketa Administratiboaren Unitatera.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 15ean.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1906777