105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa, Hirigintzako Araudiaren 148. artikuluarena. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ultzamako Udal Plan Orokorraren aldaketa puntuala egiteko espedientea (determinazio xehatuak), Ultzamako Udalak sustatua, Ultzamako Hirigintzako Araudi Orokorraren 148. artikulua aldatzeko.

Espedientea jendaurrean egon zen Udal honen Idazkaritzan hilabeteko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76., 49.1.b) eta 49.3, 7., 77.3, 72. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan zehaztu ondorioetarako (Legegintzako Foru Dekretuak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zuen, 16/2009 Foru Legeak emandako testuaren arabera, hori baita indarrean dagoena).

Epe horretan ez da espedientearen gaineko alegaziorik aurkeztu, ez eta halakorik jaso ere; hortaz, Ultzamako Udalak, 2019ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen espedientea, eta argitara ematen dira iragarki hau eta aldaketaren behin betiko testua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluko 1. apartatuaren ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko maiatzaren 8an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

ERANSKINA

Onetsitako aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907123