105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2019ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua udal bulegoetan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Santsolen, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1906560