105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa puntualak, Alde Zaharreko Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziarena eta Udal Planaren eta Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren katalogoena, katastroko 1. poligonoko 865. lurzatian (Salestarrak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-ABR-19 (10/CU).

“Jendaurreko epea iraganda, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren eta Udal Planaren eta Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren katalogoen (katastroko 1. poligonoko 865. lurzatia-Salestarrak) aldaketa egiteko hasierako onespenaren ondotik (JOB 08-01-2019), eta ez da horri buruzko alegaziorik jaso; ikusirik Nafarroako Gobernuaren Ondare Historikoaren Zerbitzuaren aldeko txostena, 2019ko otsailaren 5ekoa,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea aldaketa, Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziarena eta Udal Planaren eta Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren katalogoena, Iruñeko katastroko 1. poligonoko 865. lurzatian (Salestarrak), Laura Rives Navarrok sustatua, Iruñerriko Zerbitzuak SAren izenean. Aldaketak lurzatiaren antolamendu xehatua ezartzen du, baita proposatu ere bertan dagoen eraikina finkatzea eta hura handitzeko aukera, lorategiaren patioa okupatu ahal izateko.

2. Nafarroako Gobernuari igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.”

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907003