105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 4. poligonoko 839. eta 911. lurzatiena. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: 20 egun baliodun igarota, iragarkia 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9koan, argitaratu zenetik, erabaki da behin betiko onestea Irunberriko 4. poligonoko 839. eta 911. lurzatien esparruko xehetasun-azterketa, Eliezer Redinek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuaren arabera, erabaki zen behin betiko onestea Irunberriko 4. poligonoko 839. eta 911. lurzatien esparruko xehetasun-azterketa, Eliezer Redinek sustatua.

Irunberrin, 2019ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

ERANSKINA

4. poligonoko 839. eta 911. lurzatien xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1906971