105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Kargu publikoen ordainsariak 2019

Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udaleko kontu hartzailea kontsultaturik, eta idazkaria entzunda Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, 2019ko aprilaren 3an Osoko Bilkuran Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:

Lehena.–Alkateak dedikazio osoa izatea mantentzea.

Bigarrena.–Alkateak lanaldi osoa izanen du, hau da, 35,40 ordu astean. Bestalde, 32.592,06 euroko soldata gordina jasoko du urtean, laguntza familiarra barne. Hamabi hilabetetan banatua, eta aparteko bi paga. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.

Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira Nafarroako Administrazio funtzionarioen igoerarekin batera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu eta inolako beste akordiorik hartu gabe.

Hirugarrena.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.

Laugarrena.–Alkatearen liberatzeari buruzko erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Bosgarrena.– Dedikaziorik ez duten gainerako hautetsiek zenbateko hauek jasoko dituzte organo kolegiatuetara joateagatik:

–Organo kolegiatuetan agertzea: 95 euro (laurogeita hamabost euro) organo kolegiatuetako bilkura bakoitzean agertzeagatik, urtean 1.459,36 euro, gehienez ere.

Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.

Hurrengo urteetan, zenbateko horiek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Seigarrena.–Udalbatzako kideek kalte ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordainean, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.

Zazpigarrena.–Erabaki honek 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

Zortzigarrena.–Erabaki honen berri ematea Udal Kontu-hartzailetzari.

Bederatzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.

Etxarri Aranatzen, 2019ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1907017