105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Xehetasun-azterketa, 9. poligonoko 1204. lurzatian
(UEI-1.1aren 1.1 lurzatia). Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa 9. poligonoko 1204. lurzatian (UEI-1.1 unitatearen 1.1 lurzatia), eraikingintzaren gehieneko lerrokadurak aldatzeko xedez. Sustatzailea Talleres Jacinto SL da, Raúl Belloso Luquik idatzitako proiektuaren arabera.

Alkatetzak 2019ko otsailaren 8an emandako 34. Ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batez, eta onespena 2019ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an. Jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Caparroson, 2019ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1906890