105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2019ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ondoko ordenantza fiskal hauetan, 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2019ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 2koa, hasierako onespenaren iragarkia), ordenantza horiek behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da.

Behin betiko onestea ondoko ordenantza fiskaletako aldaketa:

–0. ordenantza: Ordenantza fiskal orokorra.

–1. ordenantza: Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duena.

–2. ordenantza: Hirilurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

–3. ordenantza: Hutsik dauden etxebizitzen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

–5. ordenantza: Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–7. ordenantza: Ordenantza fiskala, Hirigintza-lizentzien tramitazioa, obren erantzukizunpeko adierazpena, aurretiazko jakinarazpena, obren ikuskaritza-espedienteak eta hirigintzako bestelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

–19. ordenantza: Ordenantza fiskala, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituena.

–20. ordenantza: Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena.

–21. ordenantza: Ordenantza fiskala, Herriko jabari publikoko lurzoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2019ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 2koa, hasierako onespenaren iragarkia), ordenantza horiek behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da.

Burlatan, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

0. ORDENANTZA FISKALA: ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

Ondoko hau gehitu da VIII. kapituluan. Kaleen sailkapena.

KALEA

ZENBAKIA

KATEGORIA

36 Atarrabiako etorbidea

Guztia

4

138 Eugenio Torres Huarte plaza

Guztia

1

139 Francisco Zubiate “Parrita” plaza

Guztia

1

1. ORDENANTZA FISKALA: ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

6.2 artikulua aldatu, eta testu hau izanen du:

“Zerga-oinarria interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da, eta dagokion elkargo ofizial batek ikus-onetsi beharko du, hura aginduzko baldintza denean.

Aurrekonturik ez dagoen kasuetan eta zerga ordenantzak hala aurreikusten duenean, hartan ezartzen diren indize edo moduluak aintzat hartuz.”

2. ORDENANTZA FISKALA: HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA

A) 2. artikuluari 4. paragrafoa gehitzen zaio zerga-egitatea arautzean:

“4. Hiri-lurren eskualdaketak ez dira zergaren menpe egonen, baldin eta subjektu pasiboak frogatzen badu horietan ez dela balio-gehikuntzarik izan lurren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealen arteko diferentziak eraginda.

Ondorio horietarako, subjektu pasiboak balio-gehikuntzarik ez dela izan ziurtatzen duten frogak aurkeztu beharko ditu.

Balio-gehikuntzarik ez dela izan frogatzeko (adibidez, lurraren eskualdaketaren eta eskurapenaren balio errealak) hartuko dira, hurrenez hurren, ordaindutakoak, aipatu eragiketak agiri bidez jasotzen dituzten tituluetan ageri diren ondasun higiezinak eskualdatzean eta eskuratzean edo, bestela, egiaztatutakoak, Udalak edo higiezinaren eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketaz arduratzen den Zerga Administrazioak, hasierako haiek baino handiagoak badira.

Irabazizko eskurapena edo eskualdaketa denean, aurreko paragrafoetako erregelak aplikatuko dira, eta oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren aitorpenean ageri dena izanen da balio horien zenbateko erreala, edo Udalak edo eskualdaketa kargatzen duten zergen kudeaketaz arduratzen den Zerga Administrazioak administratiboki egiaztatutakoa, hura baino handiagoa bada.

Apartatu honetan xedatutakoarekin bat egindako deklarazioa, eragiketa zergaren menpean ez dagoela dioena, balioa egiaztatu aurrekoa, behin-behinekoa izanen da. Hori dela medio, ondoren egiaztatzen den balioaren arabera frogatzen bada balio-gehikuntza izan dela, lurraren eskualdaketa zergaren menpe geldituko da. Kasu horretan, Udalak behar den tributu likidazioa eginen du.

Likidazioa egina badago ordurako, ordea, ondoren egiaztatutako balioaren arabera frogatzen bada ez dela balio-gehikuntzarik izan, zergadunak eskubidea izanen du dagokion itzulketa egin dakion.

Apartatu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, Foru Komunitateko Zerga Administrazioak Udalari jakinaraziko dio zein diren berak egiaztatutako balioak, Burlatako udal-mugartean dauden higiezinenak.

Lurzoruaren balioa bereizirik ageri ez bada, honela kalkulatuko da: eskualdaketaren datan lurraren balio katastralak ondasun higiezinaren balio katastral osoarekiko egiten duen proportzioa aplikatuko da. Proportzio hori higiezinaren eskualdaketarako nahiz eskurapenerako aplikatuko da.

Apartatu honetan adierazitakoarekin bat lurren balio-gehikuntzarik ez dagoenean, 178. artikuluan araututako deklarazioa aurkezteko betebeharra mantenduko da betiere.

Apartatu honetan adierazitakoarekin bat lurren balio-gehikuntzarik ez dagoenean, higiezinen ondorengo eskualdaketan ez da kontuan hartuko eskuratu aurreko aldia, lurren balio-gehikuntza gertatu den urte kopurua kontatzearen ondorioetarako. Paragrafo honetan xedatutakoa ez da aplikatuko higiezinen ekarpenak edo eskualdaketak zergaren menpe ez badaude, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaz baliatuz”.

B) 3. artikulua ordezkatzen da (salbuespenak), eta horrela idatziko da:

“3. artikulua. Salbuespenak.

1. Honako egintza hauengatik agertzen diren balio-gehikuntzak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza sozietatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, dohaintzaz edo, dohainik dela, beste nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

c) Ezkontideen arteko edo seme-alaben aldeko ondasun eskualdaketak, deuseztasun, banaketa edo dibortzio kasuetan epaiak betetzearen ondoriozkoak, ezkontza araubide ekonomikoa edozein dela ere.

d) Zortasun eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.

Nolanahi ere, aurreko a), b) eta c) letretan aipatzen diren negozio juridikoak gertatzen direnean, ez dute etenik eraginen 5. artikuluan aurreikusitako hogei urteko epean. Higiezin horiek gero eskualdatzen direnean, ulertuko da lurren balioa-gehikuntza gertatu den urteen kopuruan ez dela etenik izan letra horietan aurreikusitako negozio juridikoak direla eta.

e) Ondasun eskualdaketak edo jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eraketa edo eskualdaketa irabazizkoa, Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako zerga araubidea aplikatzekoa zaien entitateen alde, edo maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. artikuluan aipatzen den kultur mezenasgoaren pertsonen eta entitate onuradunen alde (foru lege horrek Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen ditu).

Letra honetan araututako salbuespenerako eskubidea izateko, beharrezkoa izanen da ondasun edo eskubide horiek 10/1996 Foru Legean jasotako entitateen berariazko xedea diren jarduerei atxikitzea, edo 8/2014 Foru Legean jasotako pertsonek edo entitateek egindako proiektuei edo jarduerei, baldin eta interes sozialaren deklarazioa badute, Nafarroako Gobernuan kulturaren eskumena duen departamentuak emana.

2. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio-gehikuntzak, zerga hori ordaintzeko eginbidea pertsona edo entitate hauei dagokienean.

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomia erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Zergapetzearen udalerria eta udalerri horretan sartutako gainerako toki entitateak, edo udalerria kide dutenak, bai eta haien erakunde autonomo administratiboak ere.

c) Gizarte Segurantzaren entitate kudeatzaileak eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateak, Aseguru eta Berraseguru Entitateen Antolamenduari, Gainbegiratzeari eta Kaudimenari buruzko uztailaren 14ko 20/2015 Legean araututakoak.

d) Nazioateko tratatu edo hitzarmenetan salbuespena aitortua duten pertsonak edo entitateak.

e) Emakida administratibo errebertigarrien titularrak, horiek atxikiak dituzten lurrei dagokienez”

C) 5. artikuluari beste zenbaki bat jartzen zaio, 4. artikulu berria izatera igarotzen da, honela idatzia:

“Subjektu pasiboak:

4. artikulua.

1. Honako hauek dira zergaren subjektu pasiboak, zergadun gisa:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz gozamen eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi-asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz gozamen eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona.

Letra honetan aipatzen diren kasuetan, lurraren eskuratzailea edo delako eskubide erreala noren alde eratzen edo eskualdatzen den, huraxe hartuko da zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat, zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoa denean.

Eskuratzailea zergadunaren ordezkoa bada, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

2. Hipoteka-zordunek ohiko etxebizitzaren gainean egiten dituzten eskualdaketetan, baldin eta etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunpean duen bakarra bada, higiezina eskuratzen duen entitatea zergadunaren ordezkoa izanen da, eta ezin izanen dio kargaren zenbatekoa jasanarazi zergadunari, honako kasu hauetan:

a) Finantza-entitate batek eskatuta abiarazitako prozedura judizial batean.

b) Etxebizitza notario bidez judizioz kanpo saltzen den kasuetan (Hipoteka Legearen 129. artikulua).

c) Etxebizitza ordainean ematen denean, hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin hipoteka-betearazpenaren ordezko neurri gisa erdietsitako akordioen ondorioz.

d) Etxebizitza finantza-entitate hartzekodun baten, haren higiezin-filialen edo haren aktibo-kudeaketarako entitateen alde eskualdatzen den gainerakoetan, zeinak Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legean definitzen baitira.

3. Hipotekaren betearazpen judizial edo ez-judizial bat egiten ari den bitartean hipoteka-zordunek ohiko etxebizitzaz beste ondasunak direla-eta egindako eskualdaketetan, konkurtso-prozedura baten esparruan, higiezina eskuratzen duen pertsona edo entitatea zergadunaren ordezkotzat joko da, eta hari jasanarazten ahalko dio kargaren zenbatekoa.”

D) 6.-10. artikuluak ezabatzen dira, eta 5. artikulu berria izatera igarotzen, honela idatzia:

“Zerga-oinarria:

5. artikulua.1. Hiri-lurren balio-gehikuntza da zerga honen zerga-oinarria, sortzapenaren unean dagoena, eta gehienez ere hogei urteko epean izandakoa; haren zenbatekoa kalkulatzeko, sortzapenaren unean lurrak zuen balioa dagokion koefizienteaz biderkatuko da, artikulu honen 3., 4., 5. eta 6. apartatuetan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, sortzealdiari 2. apartatuan aurreikusitakoari jarraikiz.

2. Balio-gehikuntzaren sortzealdia hau izanen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, eskualdaketa kostu bidezkoa nahiz irabazizkoa izan, lurraren eskurapenaren egunetik eskualdatu arte igarotako urte kopurua.

b) Jabaria mugatzen duen eskubide erreal bat eratzen denean, lurraren eskurapenaren egunetik eskubide erreala eratu arte igarotako urte kopurua.

c) Jabaria mugatzen duen eskubide erreal bat eskualdatzen denean, eskubidearen eskurapenaren egunetik eskualdaketa egin arte igarotako urte kopurua.

Igarotako urteen kopurua kontatzean urte osoak hartuko dira, urte zatikiak kontuan hartu gabe. Sortzealdia urtebetetik beherakoa denean, urteko koefizientea hainbanatuko da, soilik hilabete osoak kontuan hartuta, eta ez hilabete zatikiak.

Sortzapenaren unean lurrak duen balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea ordenantza honen eranskinean aurreikusitakoa izanen da, artikulu honetan xedatutakoari jarraikiz kalkulatua, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

3. Lurren eskualdaketetan, zergaren sortzapenean lurrek duten balioa izanen da indarra duen balorazio txostena aplikatzearen ondoriozkoa, ondasun berezitzat harturiko zati badira ere edo eskualdatutako ondasun higiezinaren banako balioa zehaztu gabe badago ere.

Aurrekoa gorabehera, lurraren eskualdaketa egiten den unean indarreko balorazio txostenean azaltzen ez bada lurrak zerga honen ondorioetarako duen hiri-lur izaera, edo lurraren hirigintzako ezaugarriak aldatu badira eta balorazio txostenean azaltzen direnak bezalakoak ez badira, behin-behineko likidazioa eginen da balorazio txosten horretan azaltzen den baliotik abiatuta. Zergaren sortzapenaren unean lurrak duen hirigintzako errealitate berriaren araberako balioa finkatzen duen balorazio txosten berria onetsi ondoren, zergaren sortzapen egunari dagokion behin betiko likidazioa igorriko da eta, bidezkoa bada, ordaindutako soberakina itzuliko.

Horiek horrela, balorazio txosten berrian ateratzen den balioa zuzenduko da; izan ere, aipatu balioa biderkatu eginen da sortzapenaren unean indarra duen txostenak hiri-lurtzat hartutako lur guztiek metro koadroko duten balioaren batezbesteko haztatuak adina jotzen duen koziente batez, eta txosten berriak lursail horiei metro koadro bakoitzeko esleitutako batezbesteko haztatuaz.

4. Jabaria mugatzen duten gozameneko eskubide errealen eraketan eta eskualdaketan, 2. zenbakian aurreikusitakoari jarraikiz sortzealdiari dagokion koefizientea aurreko apartatuan zehaztutako balioaren gainean aplikatuko da, eskubide horien balioak egiten duen zatiaren gainean zehazki; eskubideen balioa kalkulatzeko, aplikatuko dira ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren ondorioetarako ezarritako arauak.

5. Eraikin batean edo lursail batean solairu bat edo gehiago jasotzeko eskubidea eratu edo eskualdatzen denean, edo eraikina lur azpian egiteko eskubidea (azalerako eskubide errealik atxikita izan gabe), 2. apartatuan aurreikusitakoarekin bat sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da 3. apartatuan zehaztutako balioaren zati batean, hau da, balio horretan eskualdaketaren eskrituran ezarritako proportzionaltasun modulua ordezkatzen duen zatian, edo, halakorik ezean, lur gainean edo lur azpian eraiki beharreko solairuen azaleraren edo bolumenaren eta, horiek eraiki ondoren, azalera edo bolumen eraiki osoaren arteko proportzioaren emaitza.

6. Nahitaezko desjabetzeen kasuan, 2. apartatuan aurreikusitakoari jarraikiz sortzealdiari dagokion koefizientea aplikatuko da prezio-justuaren barruan lurraren balioari dagokion zatiaren gainean.”

E) 11. artikuluari beste zenbaki bat jartzen zaio, 6. artikulu berria izatera igarotzen da.

F) 12. artikuluari beste zenbaki bat jartzen zaio, 7. artikulu berria izatera igarotzen da, honela idatzia:

“Kuota:

7. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga-tasak ezartzetik heldu dena.”

G) 13. eta 14. artikuluei beste zenbaki bat jartzen zaie, 8. eta 9. artikulu berriak izatera igarotzen dira, honela idatziak:

“Sortzapena:

8. artikulua.1. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Edozein gozamen-eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

2. Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamen-eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, hutsaldu edo suntsiarazi dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean eskatzen badu itzulketa; irabaziak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez badute ere, hutsaltzen edo suntsiarazten bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da deus itzuliko.

3. Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratugile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Adostutako erabakitzat hartuko da abenikoarekin egindako adiskidetze-ekitaldia eta demandari amore ematea.

4. Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori etengarria bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori suntsiarazlea bada, zerga berehala eskatuko da, baina, baldintza betetzen denean, itzulketa eginen da aurreko lerroaldeko arauaren arabera.

Zergaren kudeaketa:

9. artikulua. 1. Zergadunak edo, hala balitz, haien legezko ordezkoak edo ordezkariak, beharturik daude aitorpena Udalean aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

2. Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sortzen denetik hasita, honako epe hauetan:

a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da, luzagarria urtebete arte subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

3. Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarpena sortzen duen egintza, egitate edo kontratua agertuko den, eta haren fotokopia, bulego kudeatzailearen esku geldituko dena, bai eta subjektu pasiboak onuradun den aldetik eskatzen dituen salbuespenen egiaztagiri guztiak ere. Orobat, subjektu pasiboak uste badu balio-gehikuntzarik ez dela izan, hori egiaztatzen duen dokumentazioa erantsiko du, eta artikulu honen 1. puntuan aipatu aitorpen ereduan adieraziko du.

4. Udal administrazioak eskatzen ahal dizkie interesdunei behar diren dokumentazio, datu, txosten, aurrekari eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

5. Artikulu honetako 1. idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, Udalari zerga-egitatearen berri ematera behartua dago subjektu pasiboen epe beretan:

a) Emailea edo eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duen pertsona, ordenantza honen 4.1. artikuluaren a) letran jasotako kasuetan; bizidunen arteko negozio juridikoaren bidez gertatu badira.

b) Eskuratzailea edo eskubide erreala bere alde eratzen edo eskualdatzen den pertsona, aipatu artikuluaren b) letran jasotako kasuetan.

6. Notarioak beharturik egonen dira Burlatako Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zerga-egitatea gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo egiaztatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan ezarritakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako laguntzeko betebehar orokorra.”

H) Kendu egin dira 15.-17. artikuluak.

I) Eranskina aldatu, eta testu hau izanen du:

ERANSKINA

Lurren balio-gehikuntzaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak, lurren balio-gehikuntzaren sortzealdia kontuan hartuta

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

%18

Urtebete

0,06

%18

2 urte

0,07

%18

3 urte

0,08

%18

4 urte

0,06

%25

5 urte

0,06

%25

6 urte

0,06

%25

7 urte

0,06

%25

8 urte

0,06

%25

9 urte

0,06

%25

10 urte

0,06

%25

11 urte

0,06

%25

12 urte

0,06

%25

13 urte

0,06

%25

14 urte

0,06

%25

15 urte

0,06

%25

16 urte

0,21

%25

17 urte

0,36

%18

18 urte

0,38

%18

19 urte

0,40

%18

20 urte edo hortik gora

0,45

%18

Aplikatzekoak diren legezko mugak ukatu gabe.

3. ORDENANTZA FISKALA: OKUPATU GABEKO ETXEBIZITZEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. Ordenantzaren izenburua aldatu, eta horrela gelditzen da: Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena.

2. 2. artikulua aldatu, eta horrela gelditzen da: Zerga-egitatea da udal-mugartean diren etxebizitzen titulartasuna, Etxe Hutsen Erregistroan alta emanda agertzen badira.

3. 3.-5. artikuluen edukia kentzen da.

4. 3. artikulu berri bat sartzen da, eta honelaxe gelditzen: Zergaren ondorioetarako, etxe huts gisa hartzen da Etxe Hutsen Erregistroan alta emanda agerturik, holakotzat deklaratu dena.

5. 6.-11. artikuluei beste zenbaki bat jartzen zaie, eta 4.-9. artikulu berriak izatera igarotzen dira

6. 7. artikulua aldatu (5. artikulu berria), eta horrela gelditzen da:

1.–Zergaren aplikaziotik salbuetsita daude:

a) Funtzionario publikoen titulartasuneko etxebizitzak, baldin eta beren zereginak etxebizitza duten herritik kanpo bete behar badituzte; hori guztia, aplikatzen zaien legeriarekin bat.

b) Etxebizitzen titularrak arrazoi teknikoak, antolamendukoak zein ekoizpenekoak direla medio edo, bestela, enpresaren jardunari dagozkion kontratuak direla bide edo toki-mugikortasunaren menpe daudelako, ohiko bizileku duten herritik kanpora aldi baterako joan behar izaten duten langileak badira.

c) Administrazio Publikoaren esku jarri diren etxebizitzak (Nasuvinsa edo kasuan kasuko entitatearen esku), gizarte-alokairurako erabiltzeko.

2.–Betiere, a) eta b) apartatuetan, exentzioa etxebizitza bakar batek izanen du.

7. 11. artikulua aldatu (9. artikulu berria), eta horrela gelditzen da:

1.–Zerga lehen aldiz sortuko da etxebizitza hutsik dagoela deklaratzen duen kasuko ebazpena ematen denean.

2.–Gero, zerga urte bakoitzeko lehen egunean sortuko da, Etxebizitza Hutsen Erregistroan etxebizitza alta emanda dagoen bitartean.

3.–Kuotak seihilekokoak izanen dira, seihilekoak naturalak izanen direlarik, eta horien barnean, zatiezinak eta txikiezinak.

4.–Subjektu pasiboek zera eskatu ahal izanen dute, dagokion espedientea izapidetuz: etxebizitzak okupatu direnetik aurrerako zergaren sortzealdiari dagokion kuoten zati proportzionala itzultzea.

8. 12. artikulua kentzen da.

9. 13. artikuluari beste zenbaki bat jartzen zaio, 10. artikulu berria izatera igarotzen da, honela idatzia:

Zergaren ordainarazpena eginen da Etxebizitza Hutsen Udal Erroldan oinarriturik.

10. 14. artikuluari beste zenbaki bat jartzen zaio, 11. artikulu berria izatera igarotzen da, honela idatzia:

Aurreko artikuluan xedatuaren ondorioetarako, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak ofizioz jakinaraziko dizkio Burlatako Udalari Etxebizitza Hutsen Erregistroan gertatzen diren altak eta bajak, kasuko udal-mugarteari dagozkionak.

11. 15. artikulua kentzen da.

12. 16. artikuluari beste zenbaki bat jartzen zaio, 12. artikulu berria izatera igarotzen da, honela idatzia:

Erregistroan alta emanda, Udalak titularrari jakinaraziko dio alta hori, zerga-oinarria eta karga-tasa indarduna adierazita.

13. Artikulu berri bat gehitzen da, 13. artikulua, testu honekin:

Zerga kudeatzeko, lur-ondasunen gaineko kontribuzioa kudeatzeko erabiltzen diren arau berak erabiliko dira, eta kasuko likidazioak eta kobrantza-dokumentuen igorpenak batera eginen dira.

14. 17.-19. artikuluak eta Xedapen Gehigarria kentzen dira.

15. Aldatzea tarifen eranskina:

Karga-tasa:

–Lehen urtea: %0,50.

–Bigarren urtea: %1.

–Hirugarren urtea eta hurrengoak: %1,5.

Karga-tasa bat bera izanen da udalerri osoan.

5. ORDENANTZA FISKALA: AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Tarifen eranskina 3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

“Konpultsak” kendu.

7. ORDENANTZA FISKALA: ONDOKO HAUEK TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA: HIRIGINTZA-LIZENTZIAK, OBREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, AURRETIAZKO JAKINARAZPENA, OBREN IKUSKARITZA-ESPEDIENTEAK ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETAK

–Tarifen eranskina:

1.3 epigrafea.–Finken lurzatitze, banantze, eranste edo bereizte lizentzien tramitazioa:

1.3.1 Landa-lurzoruan edo zoru urbanizaezinean: akats materiala zuzentzea, 0,07 kenduz.

1.3.2 Hiri-lurzoruan:

1.5 epigrafea.–Bestelako hirigintza lizentzia eta baimenen tramitazioa:

1.5.7 apartatua aldatu, eta horrela gelditzen da idatzirik:

–1.5.7 Lurzoru, lurgain edo lurpearen besterentze eta desafektazio espedienteak tramitatzea eta/edo ebaztea, interes partikularra dela eta edo, kasu bada, beharrik ez dagoela deklaratzea.

3.1 epigrafea.–Partikularrek eskaturiko hirigintza tresnen tramitazioa, erabilera eta jabari pribaturako direnean eta udalerriaren onurarako egiten ez badira.

*3.1.2.1 apartatua aldatzen da, eta honela gelditzen da idatzirik:

3.1.2.1. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legeko testu bateginaren 61.1. artikuluko plan bereziaren kasuan, irisgarritasuna hobetzeari buruzkoan:

19. ORDENANTZA FISKALA: ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Tarifen eranskina

2. Epigrafea.–Zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea.

–Or. ukitutako azalerako m² bakoitzeko:

Akats materialaren zuzenketa, “or” kenduta.

20. ORDENANTZA FISKALA: IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKAMENDU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. artikulua aldatu, eta horrela gelditzen da idatzirik:

“Tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izanen da eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten edo bururatzen denean, halakoetan zergaldia seihilekoari lotuko baitzaio. Gisa hartara, erabilera edo aprobetxamendua egiten denean seihileko naturalaren edozein momentutan, seihileko osoagatik galdatuko da tasa. Seihileko naturalaren lehenbiziko egunean titular gisa ageri denak ordaindu beharko du.”

–Tarifen eranskina:

Tarifak zerrendatzea, eta honela idatzita gelditzen da:

“1. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea.

1.1.a) Turismoetarako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1-4 ibilgailu (1. tarifa)

38,00

–5-10 ibilgailu (2. tarifa)

61,55

–11-25 ibilgailu (3. tarifa)

105,60

–26-50 ibilgailu (4. tarifa)

159,15

–51-100 ibilgailu (5. tarifa)

186,30

–101-150 ibilgailu (17. tarifa)

203,00

–151-200 ibilgailu (18. tarifa)

220,00

–200 ibilgailutik goiti (19. tarifa)

235,00

1.1.b) Turismoetarako garaje pribatuak, familia bakarreko etxebizitzaren unitate bakoitzeko, urtean (6. tarifa)

96,00

1.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuetarako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, kalkulu hau eginez: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zati bakoitzeko, autobusetarako, eta kamioi edo herrestako ibilgailuetarako, beren gehieneko zamaren bi tona edo horren zati bakoitzeko.

1.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

*1. kategoriako kaleetan (7. tarifa)

62,05

*2. kategoriako kaleetan (8. tarifa)

46,90

*3. kategoriako kaleetan (9. tarifa)

32,75

*4. kategoriako kaleetan (10. tarifa)

26,90

*5. kategoriako kaleetan (11. tarifa)

24,80

1.4. Erabilera publikoko, merkataritzako establezimenduetako eta zerbitzu publikoetako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

*50 ibilgailu bitarte (12. tarifa)

79,90

*50 ibilgailu goiti (13. tarifa)

95,35

1.5. Pasatzeko lizentziak lanaldi oso baterako: aurreko apartatuetako tarifen %50.

Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi erdi baterako: aurreko apartatuetako tarifen %30.

1.6.–Mugazuri eta Iturrondo industrialdeetan, %50 murriztuko dira aurreko ataletako tarifak.

1.7.–Plaka bereizgarri bakoitza (14. tarifa): 17,00.

2. epigrafea.–Lekua erreserbatzea:

2.1. Gau eta eguneko erreserba:

–Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean (15. tarifa)

39,30

2.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

–Metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean (16. tarifa)

19,75

2.3. Aldi baterako erreserba:

–Obra edo jarduketa baterako erreserba noizean behin egiteko, aurreko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 6,50 euro.

–Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da tarifa.

21. ORDENANTZA FISKALA: HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Kudeaketa arauak. 12.5 artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du:

“1.1 epigrafean (mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak eta plataformak) eta 1.2 epigrafean (merkatu txikia) jasotako aprobetxamendu berezietarako, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia hasteko edo, kasu bada, baimena automakikoki baliogabetzeko arrazoia izanen da udal ogasunarekin zorretan egotea borondatezko ordainketa epetik kanpo, zor horiek jardueraren eta/edo hura garatzen den establezimenduaren ondoriozkoak direlarik, eta, orobat, zaratari buruzko araudia ez betetzeagatik zehatua izatea.

Zor edo zehapen horiek jarraitzen badute eta aldi berean tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak jarraitzen badu, erabilera edo aprobetxamenduaren onuradunak 48 orduko epea izanen du, gehienez, hura eteteko. Bestela, epe hori iragandakoan, udal zerbitzuek espazio hori prezintatu ahalko dute edo ondasunak eta gauzak hartu, desmuntatu eta udal egoitzetara eraman ahalko dituzte edo hondakin gisa kudeatu, horren ondoriozko kostu ekonomikoak arduradunari egotzita.”

–Tarifen eranskina:

1.1 epigrafea aldatzen da, eta testu hau izanen du:

1.1. Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak eta plataformak, metro koadro edo zatiki bakoitza:Mahaiaren okupazioa, aulkiak eta guzti, 4 metro koadro adina da. Upela 2 metro koadro adina da.

Eskaerak honela aurkeztuko dira, aldi baterako:

Udako denboraldirako (maiatzaren 1etik urriaren 31ra) hilabete eta metro koadro bakoitzeko.

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan: 11,55 euro.

–Gainerako kaleetan: 7,35 euro.

Neguko denboraldirako (azaroaren 1etik apirilaren 30era) hilabete eta metro koadro bakoitzeko:

–%75 murriztuko da aurreko ataleko tarifa.

–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, abuztuko bestetan zehar soil-soilik, metro koadro bakoitzeko: 12,15 euro.

Mahai hankabakarrengatik, plataformengatik eta bestelako elementu finkoengatik, okupatutako hilabete eta metro koadro bakoitzeko. Aparkatzeko tokiak hartzen dituzten elementuetan, kendutako aparkatzeko tokien azalera guztia zenbatuko da, nahiz eta instalazioek haien zati bat baino ez hartu:

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan: 5,78 euro.

–Gainerako kaleetan: 3,68 euro.

Urtero edo erabiltzeko epearen arabera (uda, maiatzaren 1etik urriaren 31ra, eta negua, azaroaren 1etik apirilaren 30era) eginen dira terrazen eskaera eta emakida, eta erabiltzeko epea hasi aurretik ordainduko da. Mahai hankabakarra edo plataforma finkoa bada, eskaera eta emakida urtero eginen da.

Terraza, mahai hankabakar eta plataformen urteroko emakidan, baimendu daiteke ordainagiria zatitzea urte horretako hiruhileko bakoitzaren hasieran ordaintzeko.

Tasen ordainarazpenerako, adjudikazio-hartzaileek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emanen dien kontuaren zenbakira.

1.4 apartatua aldatu, eta horrela gelditzen da idatzirik:

1.4. Bestelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hala nola edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikorik ez duten beste batzuk, metro koadro edo zatiki bakoitza edota bere planta-proiekzioa:

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendua, oro har:

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,25 euro; eta ondokoetan, 0,04 euro.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendua, akabera ereina duela edo bertan zuhaitzak daudela, eta abar:

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,15 euro; eta ondokoetan, 0,02 euro.

Herriko jabari publikoaren aprobetxamendua, azaleko behin betiko akaberarik gabe (zoladura, ereitea eta abar):

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,10 euro; eta ondokoetan, 0,01 euro.

2. epigrafea.–Lurgainaren aprobetxamendu bereziak:

Akats materialaren zuzenketa, 1.1.4ren ordez 1.4 jartzea.

4. epigrafea.–Ondarezko lurzatien okupaziorako errentamenduak.

Kendu.

5. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

5. epigrafea berriro zerrendatzen da, eta ondoko hau izatera igarotzen da: 4.–Gutxieneko eskubideak.

Iragarkiaren kodea: L1905542