105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Gipuzkoako etorbideko 50ean arkitektura oztopoak kentzeko. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2019ko apirilaren 24an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen berriro plan berezia, Gipuzkoako etorbideko 50eko eraikinean arkitektura oztopoak kentzeko, behin espedienteko akats formalak zuzendurik. Plana erakinaren jabeen erkidegoak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, argitara ematen da behin betiko onespenaren erabakia.

Plan bereziaren ondoriozko hirigintzako determinazioak Berriozarko Arau Subsidiarioen determinazioetara gehitzen dira, C unitatean, 18. poligonoko 288. lurzatian (Gipuzkoa etorbideko 50. ataria), eta 2018ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 30ean.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berriozarren, 2019ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Raúl Maiza González.

ERANSKINA

Plan berezia 18. poligonoko 288. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907013