2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Laburpena, udal igerilekuetako udako denboraldiaren abonamenduetarako gizarte laguntzen deialdiarena
Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 454629.
–Xedea:
Igerilekuen sarbidea erraztea Antsoaingo biztanleei, berdintasun baldintzetan.
Udako denboraldiaren abonamenduak baino ez dira diruz lagunduko.
–Eskatzaileen betebeharrak:
Bai eskatzaileek bai eskatzen den dirulaguntzaren xede direnek, Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.
18 urtetik beherako udako denboraldiko abonamenduak diruz lagundu daitezke, baldin eskatzen badute.
Halaber, familia unitateak dirulaguntza eskatzen badu 14 urte baino gutxiago dituen norbaitentzako, haur hori heldu batek lagunduta egon beharko da, nahitaez, turoretzaren arduradun gisa. Dirulaguntza eska dezake heldu horrek ere.
Eskabide bakarra onartuko da familia unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia unitate bereko pertsona batentzako baino gehiagorentzako.
Dirulaguntza hauek jaso ahal izateko, ezinbestekoa da diruz laguntzeko eskatu den abonamenduaren zenbatekoa ordaindua izatea.
Familia unitatearen urteko etekinak, kontzeptu guztiengatik, ondoko taula honetan ezarritakoak baino txikiagoak izatea (2018ko ekitaldiko errenta aitorpena):
FAMILIA-UNITATEKO KIDE KOPURUA | URTEKO ETEKINAK, GEHIENEZ |
Bi kide | 16.000 euro |
Hiru kide | 17.500 euro |
lau kide | 18.600 euro |
Bost kide | 19.700 euro |
Sei kide | 20.800 euro |
Zazpi kide | 21.900 euro |
8 kide eta gehiago | 23.000 euro |
Eskaerak aurkezteko agiriak, epea eta tokia.
Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabide orokorra, eranskinean agertzen dena.
Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia baliozkoa.
Dirulaguntza norentzat eskatzen den, horien guztien NANa/AIZ edo pasaportea.
Aurreko ekitaldiko (2018) errenta aitorpena.
Udako abonamendua ordaindu izanaren ziurtagiria.
Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera.
Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkie eskatzaileei edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.
Eskabideak aurkezteko epea 2019ko uztailaren 31n bukatuko da.
Antsoainen, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.
Iragarkiaren kodea: L1906469