105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, garapenerako lankidetza proiektuak egiteko dirulaguntzak emateko deialdiarena, 2019. urtea

Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 454643.

–Xedea: dirulaguntzak ematea gobernuz kanpoko erakundeei, garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak kofinantzatzeko.

Balorazio batzordeak baloratuko ditu proiektuak, deialdi honetako 4. oinarriak ezarritako baldintza eta irizpideen arabera, eta Antsoaingo Udaleko teknikari soziokultural komunitarioak eginiko aurre-ebaluazioari eta txosten teknikoari jarraikiz.

Ondoko baldintzak bete beharko dituzte entitateek dirulaguntzak eskatzeko:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea eta erregistro ofizial hauetariko batean inskribatua egotea: Antsoaingo Elkarteen Udal Erregistroan, Nafarroako Elkarteen Erregistroan edo Garapenerako Lankidetzarako Agentzia Espainiarraren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik edukitzea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Estatutuetan edo aurreko urteetako jardueren memorietan adierazitako berariazko helburu hau izatea: garapenerako lankidetzarekin ikustekoa duten jarduerak egitea.

d) Nafarroan edukitzea egoitza soziala edo delegazio bat.

e) Nafarroako Foru Komunitatean jardutea, lehenetsitako eremuetan lankidetzako programak kudeatzen. Hori frogatzeko, azken urtean Nafarroan egindako jardueren dokumentazioa aurkeztuko dute.

f) Foru Ogasunari eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zergak ordainduak izatea. Apartatu hau egiazta daiteke bi erakundeen ziurtagiriekin edo erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuz, zeinak aitortuko duen zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela.

–Ondoko hauek deialdi honetatik kanpo daude espresuki:

a) Irabazi-asmoa duten enpresak edo beste entitate batzuk.

b) Antsoaingo Udalaren aurreko deialdietan dirulaguntza lortu zuten GGKE edo elkarteak, baldin eta azken urtean ez badituzte jarraipen txostenak aurkeztu (deialdi honetan proiektuak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta), eta ez badute behar bezala jakinarazi eta arrazoitu.

c) Azken 12 hilabeteetan Nafarroan jardunik izan ez duten GGKE edo elkarteak (deialdi honetan dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea bukatzen den eguna kontuan hartuta). Hau da, epe horretan Nafarroan sentsibilizazioaren, laguntza humanitarioaren edo lankidetzaren esparruan izandako jardun publikoa agirien bidez frogatzen ez dutenak; ez da jarduntzat hartzen hedabideetan agertze soila edo inoizka artikuluak edo elkarrizketak argitaratzea.

–Eskabideak aurkeztea:

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioarekin batera.

Antsoainen, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1906468