105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, udal ikastetxeetan jateko laguntza ekonomikoak emateko deialdiarena (2019-2020 ikasturtea). Jantokirako bekak

Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 454625.

Interesdunek eskaera behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (Udaletxeko plaza 3, Antsoain). Eskaera ereduaren araberakoa izanen da eta bertan emanen zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 17tik uztailaren 5era izanen da, biak barne; eta ordutegia, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan, 9:00etatik 12:00etara.

–Betebeharrak:

Udal laguntzok eskatzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten familia unitateek:

a) Udalerriko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskaera aurkezten den unetik.

b) Adingabeak derrigorrezko irakaskuntza mailetan dagokien ikastetxe publikoan eskolatuta egotea, edo hezkuntza administrazioak bideratutako beste ikastetxe publiko batean, aukeratu duten hizkuntza eredua herrian ez egoteagatik.

c) Administrazioaren beste esparru batzuetan gauza bererako laguntza eskatu izanaren berri edukitzea.

d) Dirulaguntza edo laguntza eman aurretik Udalarekiko betebeharrak eguneratuak izatea, horiek edozein motatakoak direla ere. Onuraduna Udalarekin zorretan badago, jakinarazi eta 10 egun balioduneko epea emanen zaio, haiek kita ditzan.

Horri dagokienez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 223. artikuluaren arabera, deialdi honetan arautzen diren partikularrentzako laguntza ekonomikoak sozialak eta asistentzialak baitira, Udalak dirulaguntza eman ahalko die Udalarekiko edozein motatako betebehar eguneratu gabe duten pertsonei, Udalaren organo eskudunak kasu bakoitzean ezartzen dituen irizpide eta baldintzetan oinarrituz.

e) Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiengatik, oinarrion erreferentziako taula ekonomikoetakoak baino baxuagoak izatea, bizikidetasuneko familia unitatearen eta horiek kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera. Diru-sarrerak kalkulatzeko honako hauen batura hartuko da kontuan: 2017ko ekitaldiko errenta aitorpenean agertzen diren zerga-oinarriaren alde orokorra (507. laukitxoa) eta errenta salbuetsiak (529. laukitxoa).

FAMILIA-UNITATEKO
(FU) KIDE KOPURUA

1. TARTEA

2. TARTEA

3. TARTEA

4. TARTEA

FUaren urteko diru-sarrerak; gehienez ere

FUaren urteko diru-sarrerak; gehienez ere

FUaren urteko diru-sarrerak; gehienez ere

FUaren urteko diru-sarrerak; gehienez ere

2

13.000 euro

14.000 euro

15.000 euro

16.000 euro

3

14.100 euro

15.300 euro

16.400 euro

17.500 euro

4

15.300 euro

16.400 euro

17.500 euro

18.600 euro

5

16.400 euro

17.500 euro

18.600 euro

19.700 euro

6

17.500 euro

18.600 euro

19.700 euro

20.800 euro

7

18.600 euro

19.700 euro

20.800 euro

21.900 euro

8 eta gehiago

19.700 euro

20.800 euro

21.900 euro

23.000 euro

Gehienezko
dirulaguntza, eguneko

2,5 euro

2 euro

1,5 euro

1 euro

Antsoainen, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1906466