105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

2019ko 3.etik 12.era bitarteko aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu-aldaketak egiteko hamar espediente, hiru kreditu-gehigarri eta zazpi kreditu berezi gaitzeko.

Iragarkia 2019ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluari dagokionez ezarritako hamabost egun balioduneko epea iragan denez inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo dira aipatu espedienteak.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketak:

3/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria: 1533 610.00.00: +3.500,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 870.00.00: +3.500,00 euro.

4/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria: 3370 632.00.00: +10.500,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 870.00.00: +10.500,00 euro.

5/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu-gehigarria: 4140 690.00.00: +360.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 870.00.00: +360.000,00 euro.

6/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia: 3121 632.00.00: +5.500,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 870.00.00: +5.500,00 euro.

7/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia: 2314 632.00.00: +7.500,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 870.00.00: +7.500,00 euro.

8/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia: 1650 640.00.00: +16.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 870.00.00: +16.000,00 euro.

9/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia: 1533 610.00.01: +114.000,00 euro.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 870.00.00: +114.000,00 euro.

10/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia: 3121 635.00.00: +2.000,00 euro.

Gastuetako kredituak beheititzea: 4140 629.00.00: -2.000,00 euro.

11/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia: 3321 635.00.00: +2.000,00 euro.

Gastuetako kredituak beheititzea: 4140 629.00.00: -2.000,00 euro.

12/2019 ESPEDIENTEA

Kreditu berezia: 9200 352.00.00: +2.600,00 euro.

Gastuetako kredituak beheititzea: 4140 629.00.00: -2.600,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hauen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahal dela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1906461