105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 10eko 92/2019 Ebazpenean; haren bidez onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala, eta Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen laginak hartzeko tokien kontrolerako egutegia.

Akatsak atzeman baitira Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen zentsu ofiziala eta Nafarroako Foru Komunitateko bainurako eremuen laginak hartzeko tokien kontrolerako egutegia onetsi dituen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 10eko 92/2019 Ebazpenaren testuan (2019ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan), bidezkoa da horiek zuzentzea, ebazpen horren akats zuzenketa argitaratuz.

3. puntuan, hau dioen tokian:

“–2019ko uztailaren 15ean eta 22an, eta abuztuaren 5ean eta 19an bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea), Anduña ibaia 1 (Otsagabia) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).”

Honako hau behar du:

“–2019ko uztailaren 15ean eta 22an, eta abuztuaren 5ean eta 19an bainurako eremu hauetan: Araxes ibaia 1 (Betelu), Ezka ibaia 1 (Burgi), Benasako arroila 1 (Nabaskozeko mugapea) eta Uztarroze ibaia 1 (Uztarroze).”

Iruñean, 2019ko maiatzaren 22an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M.ª José Pérez Jarauta.

Iragarkiaren kodea: F1907073