105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

100E/2019 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, argindarra ekoizteko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen inguruan eskatutako aldaketa onesten duena. Instalazioa Zangozako udal-mugartean dago eta haren titularra Acciona Energía SAU da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua: Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 879/2008 Ebazpenaren bidez eman zioten eta gero Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 5eko 358E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratu zen.

2019ko urtarrilaren 31n, titularrak bere ingurumen baimen integratuko baldintzak aldatzeko eskatu zuen, zehazki, instalazioan sortzen diren hondakin batzuk ekoitzitako hondakinen zerrendan sartzeko, gaur egun ez baitaude jasota ingurumen baimen integratuaren III. eranskineko hondakinen zerrendan.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak, aurkeztutako eskaera aztertuta, onargarria dela ondorioztatu du; izan ere, eskatzen dena bat dator instalazioak ingurumen aldetik eduki beharreko funtzionamendu egokiarekin eta eskura dauden teknika hoberenen aplikazioarekin. Hizpide diren hondakinak ekoitzitako hondakinen zerrendan sartu dira, titularrak adierazitako LER kodeari eutsita, ekoizpen prozesuan sortutako plastiko hondakina izan ezik; hain zuzen, azken horri, zeukan kodearen ordez (LER 200139), LER 150102 kodea jarri zaio, 20 taldeko LER kodeak hiri hondakinetarako edo horiekin parekatzen ahal direnetarako gordetzen dira eta.

Era berean, zerbitzu orokorretan sortutako txatar hondakinari esleitutako kodea (LER 200140) ofizioz aldatu da eta horren ordez LER 170407 kodea jarri zaio, arestian aipatutako arrazoi berberagatik.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran adierazitako inguruabarrak gertatzen direla ikusi da eta, horrenbestez, bidezkoa da ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarritako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazi denarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez eskuordeturik utzi zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Argindarra ekoizteko instalazio baten ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzak aldatzeko eskaera onartzea. Hortaz, instalazioak eta jarduerak berak bete beharko dituzte instalazioaren ingurumen baimen integratua emateko eta eguneratzeko tramitatutako administrazio espedienteetan ezarritako baldintzak, eta, horiez gainera, ebazpen honen eranskinean adierazten diren baldintzak eta neurriak. Instalazioa Zangozako udal-mugartean dago eta haren titularra Acciona Energia SAU da.

Bigarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak ingurumeneko diziplina neurriak hartzea ekarriko du. Neurri horiek jasota daude Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen gainean abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako testu bateginaren IV. tituluan, deusetan galarazi gabe sektoreko legerian ezarria, aplikagarri izaten segituko baitu, eta orobat jasota, modu subsidiarioan bada ere, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean ere.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea akitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi errekurtsoa paratzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Acciona Energia SAUri eta Zangozako Udalari bidaltzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña), Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuan, bai eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan ere: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.

Iragarkiaren kodea: F1905473