105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

218E/2019 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Eguesko Salestarren UPSko UE-1 exekuzio unitateko D-1 lurzatiaren xehetasun-azterketa hasiera batez onesten duena. San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioak sustatu du.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak urtarrilaren 24an emandako 64E/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Eguesko Salestarren UPSko UE-1 exekuzio unitateko D-1 lurzatiaren xehetasun-azterketa. San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioak sustatu du. Haren xedea da kirol instalaziorako xedatutako eraikuntzaren gehieneko lerrokadurak aldatzea eta haren antolamendu bolumetrikoa malgutzea, lurzatiaren gainean ezartzeko hasiera batez adierazitakoa baino kiroldegitako eraikin handiago bat, atsedenaldietan pilotaleku eta jolas erabilera nagusia izanen duen espazio estali bat eta espazio hori eta jada ezarritako ikasgelategiaren eraikina lotzeko eremu estali bat.

Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 27. zenbakian, 2019ko otsailaren 8koan, argitaratu zen.

Horretarako ezarritako 20 eguneko epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Dokumentuak ez du aldaketarik izan hasiera batez onetsi zenetik. Hirigintza antolamendu xehatuko determinazioak baizik ez ditu jasotzen, xehetasun-azterketa baten xede eta eskumen direnak. Bat dator Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren xedapenekin, baita Salestarren Udalez gaindiko Plan Sektorialean biltzen diren determinazioekin ere.

Xehetasun-azterketa hau onestea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari dagokio, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 43.1.d) artikulua aplikatuz, Udalez gaindiko Plan Sektorial bat garatzen duen tresna delako.

Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak espedientea azterturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen gainean uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginarekin bat eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Behin betiko onestea Eguesko Salestarren UPSko UE-1 exekuzio unitateko D-1 lurzatiaren xehetasun-azterketa, San Joan Boscoren Salestarren Kongregazioak sustatua.

2. Adieraztea ebazpen honek administrazio bidea akitzen duela, eta horren aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari dagokionez.

Dena dela, administrazio publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Eguesko Udalari, Iruñerriko Zerbitzuen Mankomunitateari eta San Juan Boscoren Salestarren Kongregazioari jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1905257