105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko dietista-nutrizionista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko dietista-nutrizionista lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2018ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 29koa), deialdi horretako epaimahaiak izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lorturiko puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, gainditu duen izangaia izendatzeko proposamena.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko dietista-nutrizionista izateko lanposturako honako hau izendatzeko proposamena onetsi da:

RUIZ DE LAS HERAS DE LA HERA, ARANZAZU

2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1906881