105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia Anna Melnikova andreak, Xabier Suquía Zilbeti jaunak eta María del Pilar García Pérez andreak, CCOO sindikatuaren Irakaskuntzako Federazioa ordezkatuz, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 3ko 1399/2019 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetako interesdunentzat.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da Anna Melnikova andreak, Xabier Suquía Zilbeti jaunak eta María del Pilar García Pérez andreak, CCOO sindikatuaren Irakaskuntzako Federazioa ordezkatuz, gora jotzeko errekurtso bana jarri dutela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 3ko 1399/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek izendatzen ditu Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedurarako epaimahaiak osatu dituzten pertsonak. Lehen bi errekurtso-jartzaileen kasuan, errekurtsoa Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 17ko 1575/2019 Ebazpenaren aurka ere bada. Bigarren ebazpen horrek Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko Musika eta Arte Eszenikoetako katedradunen kidegoan sartzeko hautapen prozedurarako epaimahaiaren behin betiko osaera onetsi zuen (hautapen prozedura bera Hezkuntza Departamentuko Zerbitzu zuzendariaren urtarrilaren 22ko 261/2019 Ebazpenaren bidez onetsi ziren).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesa dutenei jakinarazten zaie errekurtsoak jarri direla, alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa 8) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Ataleko burua, Antonio Iriarte Moncayola (Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 109/2017 Foru Aginduaren arabera, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak).

Iragarkiaren kodea: F1907056