105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, gizarte-langileen oposizioko bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Gizarte-langileen hogeita bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, honako hauek gora jotzeko errekurtso bana jarri dute bigarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka, 2019ko martxoaren 5ean argitaratu baitziren: Carolina Izco Teré, Lorena Díez Salgado, Nekane Bárbara Induráin, Miren Loren Artica Lambertini, Izaskun Pitillas López, Cristina Jarauta Alayeto, Aranzazu Enciso Echalecu, Ana Redín Pascual, Sara Busto García, Marta Oroz García, Oihane Goñi Hernández, Lorea Luzea Díaz, Beatriz Arrastia Larrión, Laura Andresena Zubigaray, Nerea Pérez Tristán, Elena Lacabe Azcona, Idoia García Zudaire eta Maider Ballesta Agos jaun-andreak. Deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 247/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko apirilaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1905482