105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

487/2019 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarrako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru Ángel Manuel Arrondo Nicolás jaunaren izendapena luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Apirilaren 23ko 421/2018 Ebazpenaren bidez, Ángel Manuel Arrondo Nicolás jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik, burutza behin betiko betetzen ez den bitartean.

Ángel Manuel Arrondo Nicolás 2018ko maiatzaren 21ean jabetu zen postu horretaz.

Lizarrako Osasun Barrutiko Kudeatzailetzak eskaera egin du Lizarrako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru den Ángel Manuel Arrondo Nicolás jaunaren izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutelako.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntza ataletako eta zerbitzuetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Ángel Manuel Arrondo Nicolás jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Lizarrako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Ángel Manuel Arrondo Nicolás jaunaren izendapena luzatzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Oftalmologiako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako, hain zuzen urtebeterako, 2019ko maiatzaren 21etik aurrera.

2. Ebazpen hau Ángel Manuel Arrondo Nicolás jaunari jakinaraztea, eta igortzea Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Oscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1906847