105. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1222/2019 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Andrea Cuervas-Mons Tejedor andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen duena, osasun mentaleko erizain espezialista lanpostuan aritzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 1047E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan osasun mentaleko erizain espezialista izateko 6 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31koan.

Ekainaren 2ko 1117E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ekoan.

Abuztuaren 10eko 1483E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 24koan.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 21eko 153/2019 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako 6 izangaiak izendatu ziren.

Jorge Edeso Hedo jaunak idazki bat aurkeztu zuen, zeinaren bidez uko egiten baitzion izendapenean esleitutako lanpostuari. Hortaz, deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da baja hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea.

Horretan oinarriturik, 2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29koan, txanda irekitik datorren Andrea Cuervas-Mons Tejedor andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, bera baita hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Andrea Cuervas-Mons Tejedor andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, osasun mentaleko erizain espezialista lanetan aritzeko, eta plantilla organikoan 70862 zenbakia duen lanpostua esleitzea, Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Arloari atxikia.

Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan, eta ezinbesteko kasuak salbu, jabetza hartzen ez badu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Osasun Mentaleko Kudeatzailetzako Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko buruzko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 6an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1906742