1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
504/2019 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 339/2017 Ebazpenaren 2. eranskinaren zati bat ezeztatzen duena; horren bidez onetsi ziren 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, bizitoki iraunkorretara doazen eta biziguneen arteko bideei dagozkien atalean, sar daitezkeen inbertsioen zerrendak. Gisa hartara, kendu da 73 zenbakidun inbertsioa (“Muniain eta Azantza arteko bidea”), Muniain Gesalazko Kontzejua titular duena, eta, horren ordez, gehitu dira bi inbertsio; batetik, 73 zenbakiduna, Azantzako Kontzejuari dagokiona; eta, bestetik, 73 bis) zenbakiduna, Muniain Gesalazko Kontzejuari.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 339/2017 Ebazpenaren bidez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean Toki Programazioaren atalean sar daitezkeen inbertsioen behin betiko zerrenda onestu zen, zehazki “Bizitoki iraunkorretara doazen eta biziguneen arteko bideei” dagozkien inbertsioena. Ebazpen hori 195. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko urriaren 9an.
Ebazpenaren 2. eranskinean, 73 zenbakian, Muniain Gesalazko kontzejua ageri da “Muniain eta Azantza arteko bidea” inbertsioarekin; inbertsio hori 229.534,98 eurokoa izanen da 2019. urtean. 2018ko martxoaren 28an, Muniain Gesalazko kontzejuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan aurkeztu zuen Muniain Gesalatz eta Azantza lotzen dituen bidea hobetzeko proiektua, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean sartzeko prozedura abiarazi eta gehieneko ekarpen ekonomikoa finkatu beharrez. Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondotik, ondorioztatu da inbertsio eskaeren lehenespen-fasean, beharbada, eskaeran bi inbertsio bereizi zirela, bakoitza bidearen zati bat egiteko; batetik, Muniain Gesalazko kontzejuari dagokiona, eta, bestetik, Azantzako kontzejuari dagokiona. Muniain Gesalazko Kontzejuari inbertsio bakarra emateak bi kontzejuen interesei egiten die kalte, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoa dela-eta; izan ere, V. eranskinaren F) atalean ezarrita daude diruz lagundu daitekeen zenbatekoa finkatzeko irizpideak, eta, horren arabera, toki entitate bakoitzak 120.000 euro jaso ditzake, gehienez ere. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusikon Toki Azpiegituren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu zuen 2019ko martxoaren 8an; bertan, hasierako inbertsioa bi jarduketatan banatzea proposatu zuen, eta bakoitzari puntuazioa eman zion, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legean ezarritakoaren arabera.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Administrazio Publikoek, preskripzio epea iraungi ez den bitartean, edozein unetan ezezta ditzakete kargak ezartzen dituzten edo inoren kalterako egintzak, betiere, ezeztapen hori ez bada legeek onartzen duten jaregite edo salbuespena, edo berdintasun-printzipioaren, interes publikoaren edo antolamendu juridikoaren aurkakoa ez bada.
Horiek horrela, bidezko da 73 zenbakidun inbertsioa kentzea Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 339/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako 2. eranskinetik, eta haren ordez, bi inbertsio sartzea, adierazitako zenbakiekin, eta ebazpen honen eranskinean jasotzen diren behin betiko puntuazioekin.
Horrenbestez, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 18/2016 Foru Legeak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 339/2017 Ebazpenaren 2. eranskinaren zati bat ezeztatzea; horren bidez onetsi ziren 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, bizitoki iraunkorretara doazen eta biziguneen arteko bideei dagozkien atalean, sar daitezkeen inbertsioen zerrendak. Gisa hartara, kendu da 73 zenbakidun inbertsioa (“Muniain eta Azantza arteko bidea”), Muniain Gesalazko Kontzejua titular duena, eta, horren ordez, gehitu dira bi inbertsio; batetik, 73 zenbakiduna, Azantzako Kontzejuari dagokiona; eta, bestetik, 73 bis) zenbakiduna, Muniain Gesalazko Kontzejuari. Guztia, ebazpen honen eranskinean agertzen diren behin betiko balorazioekin.
2. Ebazpen honen eranskina onestea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
2. ERANSKINA (Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren 393/2017 Ebazpena, irailaren 21ekoa). |
ORDENA ZK. | TOKI ENTITATEA | LANA | AURREKONTUAK BEZ GABE | BEHIN BETIKO PUNTUAZIOA | INBERTSIOAREN BANAKETA URTEZ URTE |
Onartutako inbertsioa | F1 | F2 | F3 | F4 | F5 | %5 | Beharraren maila, guztira | 2009-2012 aldirako TIParen ekarpenak | Amortizazio eta mantentze kostuak | Puntuak guztira | | 2018 | 2019 |
73 | Azantzako bidea | Muniain eta Azantza arteko bidea (Azanzari dagokion zatia) | 110.409,23 | 1,6 | 2,8 | 2 | 2 | 1 | 0,47 | 9,87 | 2 | 0 | 11,87 | | | 110.409,23 |
73 bis | Muniain Gesalazko bidea | Muniain eta Azantza arteko bidea (Muniaini dagokion zatia) | 119.125,75 | 1,6 | 2,8 | 2 | 2 | 1 | 0,47 | 9,87 | 2 | 0 | 11,87 | | | 119.125,75 |
Iragarkiaren kodea: F1905171