104. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

547/2018 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita zuzendari nagusiak berak abenduaren 31n emandako 1712/2018 Ebazpenean eskaerak aurkezteko ezarritako epea. Ebazpen horren bidez, Nafarroan 2019an egin beharreko Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azokan parte hartzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira eta 2019ko deialdia onesten da. Laguntzak “de minimis” araubidearen babesean emanen dira. DDBN identifikazioa: 433787.

2019ko urtarrilaren 31n (21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala), Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 1712/2018 Ebazpena argitaratu zen. Ebazpen horren bidez, Nafarroan 2019an egin beharreko Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azokan parte hartzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira eta 2019ko deialdia onesten da. Laguntzak “de minimis” araubidearen babesean emanen dira. DDBN identifikazioa: 433787.

Azoka hau antolatzen den lehen aldia da. Nafarroan hari buruzko informazio aski dago, eta ardo ekologikoa ekoizten duten upategi gehienek parte hartu nahi dutela adierazi dute. Hala ere, beste erkidego batzuetako upategiek informazio murritzagoa jaso dute.

Hortaz, aipatu ebazpenean eskaerak aurkezteko ezarri den epea motzegia izan daiteke parte hartzeko asmoa izan dezaketen upategiek azokari buruzko eta hartan parte hartzeko laguntzei buruzko informazioa jaso dezaten.

Azokak alderantzizko misioen ereduari jarraitzen dio: estatuko eta nazioarteko banatzaile eta merkaturatzaile entzutetsuei parte hartzeko gonbita egiten zaie, baina, gonbit hori onar dezaten, komeni da ahal beste ekoizle ekologiko egotea erakusketari gisa parte hartzen.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak abenduaren 31n emandako 1712/2018 Ebazpenaren I. eranskinaren seigarren oinarriko 1. puntua aldatzea. Ebazpen horren bidez, Nafarroan 2019an egin beharreko Ardo Ekologikoaren Nazioarteko Azokan parte hartzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira eta 2019ko deialdia onesten da. Laguntzak “de minimis” araubidearen babesean emanen dira. Honela geldituko da puntu hori:

“1. Dirulaguntzak eskatzeko epea abuztuaren 30ean bukatuko da.”

2. Eranskin beraren hamargarren oinarriko 1. puntuaren lehenbiziko paragrafoa, laguntza ordaintzeari buruzkoa, aldatzea. Honela geldituko da idatzirik:

“1. Entitate onuradunak dirulaguntza jasotzeko eskaera aurkeztuko du 2019ko urriaren 15era arteko epean, honako agiri hauekin batera:”

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari komunikatzea.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 16an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1906775