2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Hiri-jarduketarako plan berezia, udal katastroko 2. poligonoko 201. lurzatian. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko maiatzaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri-jarduketako plan berezia, Udal katastroko 2. poligonoko 201. lurzatian, Beraskoaingo etorbidea 3ko jabeen erkidegoak sustatua, eraikinaren oztopo arkitektonikoak kentzeko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Zizur Nagusian, 2019ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1906833