104. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2019ko maiatzaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea ordenantza fiskal hauen aldaketa:

• Gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituena;

• Udalaren kirol instalazioetako prezio publikoak arautzen dituena;

• Udalaren kirol ikastaroetan eta kirol eskoletan irakaskuntza zerbitzua emateko tarifak arautzen dituena;

• Udalaren kultura eta hizkuntza ikastaroetan irakaskuntza zerbitzua emateko tasak arautzen dituena;

• Eguesibarko Udalaren Musika Eskolak ematen dituen ikastaroetan izena eman eta parte hartzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituena.

• Ordenantza fiskal orokorra.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epealdia, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik; halakorik aurkeztu ezean, behin betikotzat joko da hasierako onespena.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko maiatzaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1906455