2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
2019ko 3., 4., 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Azkoiengo Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontuan aldaketak egiteko 3., 4., 5. eta 6. espedienteak.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Azkoienen, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1906464