1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
225/2019 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira Haur Hezkuntzako irakasle graduaren, Lehen Hezkuntzako irakasle graduaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterraren praktikaldietako Bikaintasunaren Sarien II. edizioa arautzen duten oinarriak, eta 12.600 euroko gastua baimentzen da edizio horretako sarietarako.
Unibertsitateen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du, alde batetik, Haur Hezkuntzako irakasle graduaren, Lehen Hezkuntzako irakasle graduaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterraren praktikaldietako Bikaintasunaren Sarien II. edizioa arautzen duten oinarriak onestea, eta, beste aldetik, 12.600 euroko gastua baimentzea edizio horretako sarietarako, baita Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea Haur Hezkuntzako irakasle graduaren, Lehen Hezkuntzako irakasle graduaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterraren praktikaldietako Bikaintasunaren Sarien II. edizioa arautzen duten oinarriak. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.
2. 12.600 euroko gastua baimentzea, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Sariak eta lehiaketak” izeneko 411000-41210-2268-322200 partidaren kargura.
3. Ebazpen hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta beronen eranskina igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Unibertsitateen Zerbitzura, Unibertsitateen Atalera, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2019ko apirilaren 12an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
ERANSKINA
HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLE GRADUAREN, LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE GRADUAREN ETA DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO, BATXILERGOKO, LANBIDE HEZIKETAKO ETA HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZAKO IRAKASLEEN UNIBERTSITATE MASTERRAREN PRAKTIKALDIETAKO BIKAINTASUNAREN SARIEN II. EDIZIOA
Hitzaurrea
Haur Hezkuntzako irakasle graduaren, Lehen Hezkuntzako irakasle graduaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterraren praktikaldietako Bikaintasunaren Sarien II. edizioaren xedea da, alde batetik, Nafarroako unibertsitateetan titulu horien curriculum praktikak garatzen esku hartzen duten ikastetxeen eta irakasleen lan garrantzitsua aintzatestea eta, beste aldetik, bikaintasuna sustatzea gradu eta master horietan nagusia den elementu horretan.
SARIEN OINARRI ARAUTZAILEAK
1.–Sarien modalitateak eta izangaiak.
Haur Hezkuntzako irakasle graduaren, Lehen Hezkuntzako irakasle graduaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterraren praktikaldietako Bikaintasunaren Sariek honako modalitate hauek izanen dituzte:
1.1. Haur Hezkuntzako gradua.
1.1.1. Lankidetzako sari berezia. Modalitatea: “Haur Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen ikastetxea”.
1.1.2. Irakasleen bikaintasuneko lehen saria. Modalitatea: “Haur Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.1.3. Irakasleen bikaintasuneko lehen accesita. Modalitatea: “Haur Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.1.4. Irakasleen bikaintasuneko bigarren accesita. Modalitatea: “Haur Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.2. Lehen Hezkuntzako gradua.
1.2.1. Lankidetzako sari berezia. Modalitatea: “Lehen Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen ikastetxea”.
1.2.2. Irakasleen bikaintasuneko lehen saria. Modalitatea: “Lehen Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.2.3. Irakasleen bikaintasuneko lehen accesita. Modalitatea: “Lehen Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.2.4. Irakasleen bikaintasuneko bigarren accesita. Modalitatea: “Lehen Hezkuntzako irakasle graduko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterra edo baliokidea.
1.3.1. Lankidetzako sari berezia. Modalitatea: “Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterreko ikasleak hartzen dituen ikastetxea”.
1.3.2. Irakasleen bikaintasuneko lehen saria. Modalitatea: “Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterreko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.3.3. Irakasleen bikaintasuneko lehen accesita. Modalitatea: “Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterreko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
1.3.4. Irakasleen bikaintasuneko bigarren accesita. Modalitatea: “Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako irakasleen unibertsitate masterreko ikasleak hartzen dituen irakaslea”.
“Lankidetzako sari berezia: ikasleak hartzen dituen ikastetxea” modalitateko sarietarako izangai automatikoak izanen dira, goian adierazitako hiru tituluetako edozeinetan, funts publikoekin finantzatzen diren eta 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Nafarroako Unibertsitateko eta UHUNek Iruñean duen zentroko praktikaldiko ikasleak hartu dituzten ikastetxe guztiak, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hiru egun baliodunetan Unibertsitateen Zerbitzuari berariazko ukoa idatziz aurkeztu ezean.
“Irakasleen bikaintasuna” modalitateko sarietarako eta accesitetarako izangai automatikoak izanen dira, goian adierazitako hiru tituluetako edozeinetan, aurreko paragrafoan adierazitako unibertsitateetako praktikaldiko ikasleak 2018-2019 ikasturtean tutoretzapean hartu dituzten irakasle guztiak, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hiru egun baliodunetan Unibertsitateen Zerbitzuari berariazko ukoa idatziz aurkeztu ezean.
2.–Prozedura eta hautaketa.
Sari bakoitzaren irabazleak honako prozedura eta hautaketa hauen arabera zehaztuko dira:
2.1. “Lankidetzako sari berezia: ikasleak hartzen dituen ikastetxea” modalitatea (hiru titulu).
Nafarroako unibertsitateek ikasleen harrerari buruz eskaintzen dituzten datuak oinarri hartuta, Unibertsitateen Zerbitzuak hiru tituluetako bakoitzaren barnean bere ezaugarrien arabera* 2018-2019 ikasturtean praktikaldiko ikasle gehien hartu dituen ikastetxea zehaztuko du.
(*) Ikastetxe irabazlea zehazteko, epaimahai ofizialak ikastetxeko ikasleen eta irakasleen kopuruak hartzen ahalko ditu kontuan, besteak beste.
2.2. “Irakasleen bikaintasuna” modalitatea (hiru titulu).
Unibertsitateen Zerbitzuak galdetegi telematiko bat diseinatuko du “irakasleen bikaintasuna” baloratzeko, funts publikoekin finantzatzen diren Nafarroako ikastetxeetan 2018-2019 ikasturtean praktikaldia egin duten ikasleei zuzendua.
Unibertsitateen Zerbitzuak galdetegia igorriko die horretan parte hartu nahi duten ikasleei. Horretarako, Nafarroako unibertsitateen laguntza izaten ahalko du. Galdetegi horretan parte hartzeak tableta baten zozketan parte hartzeko eskubidea emanen du.
Galdetegi horretan, ikasleek beren balorazioa adierazten ahalko dute “irakasleen bikaintasuna” izeneko atalean, honako arlo hauen arabera:
a) Ebaluazio kuantitatiboa: Unibertsitateen Zerbitzuak zehaztutako bikaintasun parametroen arabera (2 eta 10 puntu artekoak) ikasleak bere tutoreari ematen dion zenbakizko puntuazioa da.
b) Ebaluazio kualitatiboa: ‘a)’ arloetako batzuk zehatz-mehatz garatuko dira, hala denean, praktikaldiko tutore hori “irakasleen bikaintasuna”ren sarietarako izendatzea justifikatzeko. Arlo horiek garatzea nahikoa izanen da ‘a)’ arloetan emandako puntuazioa baliozkotzeko. Atal hori behar bezala garatu ezean, epaimahai ofizialak izendapen hori baztertzen ahalko du sarietatik.
Galdetegi guztiak izengabeak izanen dira, eta epaimahai ofizialak horiek tratatuko ditu hemen aipatzen diren sarien irabazleak izendatzeko baino ez.
Sariak puntuazio-ordena zorrotzari jarraikiz esleituko dira. Berdinketarik badago, epaimahai ofizialak irabazlea zehaztuko du “Ebaluazio kualitatiboa” izeneko atalaren arabera.
3.–Epaimahai ofiziala.
Epaimahai ofiziala honako kide hauek osatuko dute:
–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
–Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendaria edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasleen, Enpleguaren eta Ekintzailetzaren errektoreordea edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
–Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektorea edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
–UHUNek Iruñean duen zentroko idazkari nagusia edo horrek eskuordetzen duen pertsona.
4.–Sarien zuzkidura.
Sariek diru zuzkidura hau izanen dute:
4.1. “Lankidetzako sari berezia: ikasleak hartzen dituen ikastetxea” modalitatea (hiru tituluetako bakoitza).
Modalitate horretako ikastetxe irabazleak 2.000 euroko saria eskuratuko du hiru tituluetako bakoitzean.
4.2. “Irakasleen bikaintasuna” modalitatea (hiru tituluetako bakoitza).
4.2.1. “Irakasleen bikaintasuna”ren lehen saria (hiru tituluetako bakoitza).
Modalitate horretako irakasle irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du hiru tituluetako bakoitzean.
4.2.2. Irakasleen bikaintasuneko lehen accesita (hiru tituluetako bakoitza).
Modalitate horretako irakasle irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du hiru tituluetako bakoitzean.
4.2.3. Irakasleen bikaintasuneko bigarren accesita (hiru tituluetako bakoitza).
Modalitate horretako irakasle irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du hiru tituluetako bakoitzean.
5.–Sariak emateko ekitaldia eta zabalkundea.
Sariak emateko ekitaldia Hezkuntza Departamentuko ekitaldi aretoan eginen da.
Hezkuntza Departamentuak beretzat gordetzen du hemen aipatzen diren sariak bere baliabide ofizialen bidez zabaltzeko eskubidea, Hezkuntza Departamentuaren webgunea eta sare sozialetako kontua barne.
Iragarkiaren kodea: F1906016