104. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2019ko lehen seihilekoari dagokionez

Aditzera ematen da 2019ko ekainaren 17an bukatuko dela lurraren gaineko kontribuzioaren (landa-lurra eta hiri-lurra) 2019ko lehen seihilekoari dagokionez igorri diren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Banco Popularren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, entitateak ezarritako ordutegian, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak kobratzeko aurkeztuko dira, borondatezko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1906174