2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
2019ko 3.etik 8.era bitarteko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Udalak, 2019ko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, kontu-hartzailearen txostena ikusirik, hasiera batean onetsi zituen 2019ko behin betiko aurrekontuan aldaketak egiteko espedienteak (3/2019, 4/2019, 5/2019, 6/2019, 7/2019 eta 8/2019).
Espediente hori udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea igarotzen bada inork erreklamaziorik egin gabe, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.
Argitara ematen da, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan xedatzen dena betez.
Cintruenigon, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1906463