2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Herri-lurraren desafektazioa, ondoren trukea egiteko
Cintruenigoko Udalak, 2019ko maiatzaren 8an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea 3. poligonoko 1228., 1318., 1320., 1326. eta 1329. herri-lurzatiak desafektatzea, ondoren trukea egiteko Cintruenigoko lurzati partikular hauekin: 1. poligonoko 1258. lurzatia eta 7. poligonoko 931., 1198. eta 1938. lurzatiak. Horren xedea da herri-ondarea gehitzea, eta interesdunaren abeltzaintzako ustiategia handitzea, dagokion baldintza-agiriari jarraikiz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia eta espedientea, interesdunen eskura baitira Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzan.
Jendaurreko epean inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onets dezan.
Cintruenigon, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1906458