2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Laburpena, 2019ko udan euskarazko kanpamentuak egiteko laguntza ekonomikoen deialdiarena
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 455074.
Deialdi honek arautzen dituen dirulaguntzen xedea da euskara hutsez egiten diren kanpaldietan parte hartzeak sortzen dituen gastuak, neurri batean, finantzatzea.
Eskaerak aurkeztea: 2019ko irailean (epe luzaezina), udal erregistroan; eskabide sinatua, eta honako agiri hauek:
–Eskatzailearen NANaren fotokopia (kanpaldian parte hartu duen adingabearen ama, aita edo legezko tutorearena).
–Adingabeak zein ikastetxetan ikasten duen, hango eskolatze ziurtagiria, non agertuko baitira ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua.
–Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira -euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka, prezioa-, bai eta bertaratze ziurtagiria ere.
–Kanpaldiko matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena.
–Laguntza ekonomikoa zein banku-libretatan jaso nahi den, haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia (eskatzailea izanen da titularretako bat).
Eskatzaile bakoitzak 125 euroko laguntza jasotzen ahalko du gehienez, eta jasotako kopuruak ez du inola ere gaindituko egindako gastu osoaren %40a. Dirulaguntzen zenbateko osoa Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino handiagoa baldin bada, deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta dirulaguntzen onuradun direnen artean hainbanatuko da.
Berriozarren, 2019ko apirilaren 24an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1906584