2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2019ko maiatzaren 7ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Arroizko Udal Planeko AR.2 eremuko S.4 sektoreko UD-16B unitateari dagokion borondatezko birzatiketa proiektua, Pedro González Castillok (Trujal Mendía Sozietate Kooperatibo Mugatuaren izenean), Álvaro Ajona Chascok (Cerealista Ezquibel Sozietate Kooperatiboaren izenean) eta Udalak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, hogei eguneko jendaurreko epea zabaltzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arroitzen, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1906457