104. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2019ko maiatzaren 7ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen kudeaketako hitzarmena Pedro González Castilloren (Trujal Mendía Sozietate Kooperatibo Mugatuaren izenean) eta Udalaren artean, Arroizko Udal Planeko AR.2 eremuko S.4 sektoreko UD-16B unitatearen aprobetxamenduaren %10aren ordez, haren parekoa dirutan emateko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hogei eguneko jendaurreko epea zabaltzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arroitzen, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1906456