1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
209E/2019 EBAZPENA, apirilaren 10ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumen Baimen Integratua ematen duena Caparroso udal-mugartean zerriak gizentzeko instalazioa paratzeko. Titularra Agropecuaria Savao, SI da.
Instalazio hori jasoa dago Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan, 2B eranskineko 9.1.c) epigrafean, “Etxeko hegaztien edo behi nahiz zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, 20 kg-tik gorako zerriak hazteko 2.500 toki baino gehiago dituztenak” izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen Baimen Integratuaren eta Ingurumen Eraginaren nahitaezko Ebaluazioaren araubidearen menpe dago.
Halaber, instalazioa jasoa dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen gainean abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginean, I. eranskineko 9.3.b) epigrafean, “Etxeko hegaztien edo zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, 2.000 toki baino gehiago dauzkatenak 30 kg-tik gorako zerriak hazteko” izenekoan, eta halaber jasoa Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industriako emisioei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) (testu bategina) emandako azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauan, I. eranskineko 6.6.b) epigrafean, “Etxeko hegaztien edo zerri aziendaren hazkuntza intentsiborako instalazioak, 2.000 toki baino gehiago dauzkatenak 30 kg-tik gorako zerriak hazteko” izenekoan.
Instalazioa, orobat, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 1. taldeko a) atalean dago sartuta.
Ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedura hasi baino lehen, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 34. artikuluak ezartzen duena kontuan hartuz, titularrak ingurumen eraginaren azterketaren norainokoa zehazteko eskatu zuen, proiektuaren hasierako dokumentu bat aurkeztuz.
Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen gainean abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren 12.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat, berrikusi egin dira substantzia arriskutsu garrantzitsuen erabilera, ekoizpena eta emisioa, eta, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeko arriskua baloraturik, erabaki da ingurune horiek kutsatzeko aukera handirik ez dagoela eta, hortaz, ez dela beharrezkoa oinarrizko txosten bat egitea egungo kokapenaren egoerari buruz, lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadurari dagokionez.
Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatuarekin bat, baimen honek barnean hartzen du atmosferara emisioak egiteko baimena, Airearen Kalitateari eta Atmosfera Babesteari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen 13. artikulua aplikatuta eskatzen dena; izan ere, artikulu horretan ezarrita dago atmosfera kutsatzen ahal duten jardueren katalogoko A edo B taldeetako jardueraren bat egiten duten instalazioek autonomia erkidegoaren administrazioaren baimena izan behar dutela aurretik.
Titularrak Ingurumen Eraginaren Ebaluazioaren ohiko prozedurari hasiera ematea eskatu zuen, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 39. artikuluak aurreikusten duenari jarraikiz.
Espedientea tramitatu da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, eta prozeduran sartu dira Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 21eko 21/2013 Legean aurreikusita dauden ingurumen ebaluazioaren arloko jarduketak.
Espedientea jendaurrean egon zen, eta aldi berean, ukitutako Administrazio Publikoekin eta interesdunekin kontsultak egin ziren, hogeita hamar eguneko epean. Ebazpen honen eranskinean zerrenda bat gehitu da aurkeztutako alegazioekin eta haiei emandako erantzunekin, baita egindako kontsultekin eta jasotako txostenekin ere.
Egiaztatu da proiektuak otsailaren 15eko 2017/302 Erabakiak ezartzen duena betetzen duela, zeinaren bidez Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen diren, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak etxeko hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiboari buruz onetsitako 2010/75/EB Zuzentarauari jarraikiz.
Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzuteko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu aipatu epean.
Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.g) artikuluan xedatuarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Ingurumen Baimen Integratua ematea zerriak gizentzeko instalazio bat paratzeko. Instalazioaren titularra Agropecuaria Savao SI da, eta Caparrosoko udal-mugartean dago. Instalazioak eta jardueraren garapenak Ingurumen Baimen Integratuari buruzko Proiektuan eta espediente administratiboaren gainerako agirietan aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte, baita, nolanahi ere, ebazpen honen eranskinetan agertzen diren baldintza eta neurriak ere.
Bigarrena.–Instalazio hori paratzeko proiektuaren alde Ingurumen Eraginaren Adierazpena egitea, hain zuzen, ebazpen honetan ezarritako baldintzetan. Ebazpen honek babesten duen proiektua lau urteko epean abiatu beharko da gehienez ere, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita; epe hori iraganda, Ingurumen Eraginaren Adierazpenak ondorioak galduko ditu automatikoki, eta baliogabetu eginen da, abenduaren 9ko Ingurumen Ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Hirugarrena.–Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea instalazio horri, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoaren arabera. Ebazpen honek babesten duen jarduera jakinarazpena egin eta bi urteko epean gauzatu edo abian jarri beharko da gehienez ere; epe hori iraganik, ondorioak galduko ditu automatikoki, eta baliogabetu eginen da.
Laugarrena.–Ingurumen Baimen Integratua eman eta gehienez ere hilabeteko epean, sustatzaileak agiri bat aurkeztu beharko du, laborantzarako baliogarriak ez diren eta lurzatia bera handitzeko egokiak ez diren soberako lursailak zertarako erabiliko diren azaltzeko (3.900 m³); gainera, hondakinen kudeaketarako zentro baimendua, espazio degradatu batean jarduerari ekiteko plana edo bestelako obra edo jarduerari dagokion proiektua ere zehaztu beharko ditu, edota lursail horiek egokitzeko zein zaharberritzeko proiektu berria (proiektuaren definizio teknikoa eta ingurumenekoa), dagokion ingurumen ukipenetarako baimena emateko prozedura abiarazte aldera, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Bosgarrena.–Zentroa Nafarroako Foru Komunitateko Hondakinen Ekoizpenaren eta Kudeaketaren Erregistroan inskribatzea, 15P02065090312019 zenbakiarekin, hondakin arriskutsuen sortzaile gisa, eta,15P03065090312019 zenbakiarekin ,hondakin ez-arriskutsuen sortzaile gisa. Sortzen ahal dituen hondakinak Ebazpen honen III. eranskinean jasotzen dira. Hondakinen ekoizpenean dagoen edozein aldaketa Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, aipatutako erregistroan sartzeko.
Seigarrena.–Abeltegiko simaurrak sortu eta kudeatzeko 0650010249/1/1 plana onestea (Ebazpen honen XII. eranskinean dago).
Zazpigarrena.–Atmosferara emisioak egiteko baimena ematea, Airearen Kalitateari eta Atmosfera Babesteari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen 13.2 artikuluan jasota dagoen bezala, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatuarekin bat etorriz. Ebazpen honen II. eranskinean jasotzen da instalazioak zer emisio egiten ahalko dituen atmosferara eta zer baldintza bete beharko dituen. Baimenak zortzi urteko indarraldia izanen du, eta, epe hori iragatean, berritzeko aukera izanen da iraupen bereko epeetarako. Atmosferara egiten diren emisioetan edozein aldaketa izanez gero, Nafarroako Gobernuko Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio.
Zortzigarrena.–Ingurumen Baimen Integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzen edo berrikusten ahalko ditu Zuzendaritza Nagusi honek, gertatzen baldin bada Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 27. artikuluan eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen gainean abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren 26. artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat.
Bederatzigarrena.–Halaber, Zuzendaritza Nagusi honek Ingurumen Baimen Integratuaren baldintzak berrikusten ahalko ditu eta, behar denean, egokitu, baldin eta eskura dauden aurrerapen teknikoek ahalbidetzen badute emisioak nabarmen murriztea, betiere, jarduera nagusiaren inguruko teknika erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratu eta gehienez ere lau urtera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko Legearen gainean abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren 26. artikuluarekin bat.
Hamargarrena.–Instalazioaren edozein aldaketa egiteko, titularrak aitzinetik jakinarazi beharko du, arrazoiez adieraziz aldaketa funtsezkoa, nabarmena edo garrantzirik gabea den, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduren 24. artikuluan xedatutakoarekin bat. Halaber, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatuak aplikatuko beharko dira, instalazioan egin beharreko aldaketari ezar dakion ingurumen ebaluaziorako prozedura arrunta edo sinplifikatua, kasuaren arabera.
Hamaikagarrena.–Instalazioa funtzionamenduan hasi baino lehenago, titularrak martxan jartzearen gaineko erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 16. artikuluan xedatuarekin bat.
Hamabigarrena.–Proiektuari hasiera emateko eta jarduera martxan jartzeko epeak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoak izanen dira. Bestela, Ingurumen Baimen Integratua iraungitzat joko da, eta ez du inolako ondoriorik izanen. Orobat, aipatutako epeetan bete ez diren instalazioaren zatiak gauzatzeko eta martxan jartzeko, instalazioa aldatzeko espedientea tramitatu beharko da.
Hamahirugarrena.–Martxan jartzeko erantzukizunpeko adierazpenarekin batera, titularrak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
–Jarduketa plana, ingurumenean eragina izaten ahal duten ohiz kanpoko ustiatze baldintzak gertatzen direnean zer neurri hartuko diren deskribatzeko.
–Jarduketa programa, lurzorura eta lurpeko uretara irits daitezkeen emisio kutsagarriak ekiditeko aurreikusi dituen neurriak mantentzeko eta aldian behin gainbegiratzeko jarduketak azalduz.
–Ebazpen honen VIII. eranskinean ezarritako hirigintza baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.
–Titularraren adierazpena, baimendutako jarduera bertan behera utziz gero lurzorua jatorrizko egoerara lehengoratzeko konpromisoa hartzen duela adieraziz, gehienez ere bost urteko epean.
–Instalazioan ingurumena kudeatzeko ezarrita dagoen sistemaren ziurtagiria.
–Urbanizazioaren behin betiko planoa eta argazkiak dituen dokumentua, egiaztatu ahal izateko ingurumenaren aldetik balioa izateagatik babestu beharreko lurzoruak babesten direla eta aurreikusitako neurriak betetzen direla.
–Lorategiz hornitzeko edo landareztatzeko proposamena biltzen duten planoa eta memoria; bertan adierazi behar ditu aurrekontua eta epea, ustiapenaren paisaiaren integrazioa kalkulatze aldera.
–Minda-hobian basa animalia ornodunak erortzeko eta hiltzeko arriskua murrizteko hartutako neurrien planoa eta argazkiak.
–Separata bat, obretan indusketa lanak egin ondoren soberan egondako lurra garraiatzeko, entregatzeko edo berriz erabiltzeko eskaeren frogagiriekin.
Hamalaugarrena.–Ebazpen honetan jasotzen diren baldintzak ez betetzeak ingurumeneko diziplina neurriak hartzea ekarriko du. Neurri horiek jasota daude Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen gainean abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren IV. tituluan, deusetan galarazi gabe sektoreko legerian ezarria, aplikagarri izaten segituko baitu, eta orobat jasota, modu subsidiarioan bada ere, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean ere.
Hamabosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hamaseigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea akitzen, eta interesa dutenek, Administrazio Publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.
Hamazazpigarrena.–Ebazpen hau helaraztea Agropecuaria Savao, SIri, Caparrosolo Udalari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, Ingurumena Zaintzeko Atalari eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2019ko apirilaren 10ean.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.
Oharra: Ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren (González Tablas kalea 9, behea, Iruña) eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuaren bulegoetan, bai eta Nafarroako Gobernuaren webgunean ere: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Evaluacion+ambiental/Autorizaciones+ambientales/.
Iragarkiaren kodea: F1905118