102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko apirilaren 15ean egin bilkuran, aho batez onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea. Hartara, Malerrekako Zerbitzu Orokorretako Mankomunitatearen aurrekontuan diru-sarrera bidezko kreditua sortu da, baita onesterakoan indarra hartu ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta herri gastuaren arloan garatu duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren III. kapituluko 3. ataleko 5. azpiatalean xedatu bezala.

GASTUAK:

I. kapitulua: 15.090,62 euro.

II. kapitulua: 2.267,84 euro.

DIRU-SARRERAK:

IV. kapitulua: 17.358,46 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 285.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hara igortzen baitu espresuki goian aipatutako 2/1995 Foru Dekretuaren 33.2 artikuluak.

Donezteben, 2019ko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1906377