2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA
2/2019 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorren Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko apirilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2/2019 eta 3/2019 aurrekontu-aldaketak.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu ondoan, hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek hura aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.
Donezteben, 2019ko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Jon Telletxea Juanenea.
Iragarkiaren kodea: L1906375