102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Ordenantza, Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak, irekitzeko lizentziak eta eskualdatzeko lizentziak arautzen dituena (12. ordenantza). Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 12. ordenantza fiskala, Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak, irekitzeko lizentziak eta eskualdatzeko lizentziak arautzen dituena.

Jendaurrean egoteko epea iraganda inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoa bilakatu da. Ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, ondorio juridikoak izan ditzan.

Villatuertan, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

ERANSKINA

12. ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin bat, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jardueren ezarpenari, ustiapenari, funtsezko edo ez funtsezko aldaketei, irekitzeari eta lizentzien eskualdaketari dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, baita jarduera-lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan kontrolatzeko administrazio jarduerak egiteari dagozkionak ere, eta zehatz-mehatz, honako hauek:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jarduera-lizentziaren aldaketa, ofizioz edo titularrak eskatuta.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Jarduera-lizentziak eta irekitzeko lizentziak eskualdatzea (titulartasuna aldatzea).

f) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik.

g) Udalaren kontrola, jarduera-lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan.

h) Ostatuaren edo kafetegiaren lizentziari definizio berria ematea ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia izateko.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denean.

Ez da ordaindu beharko interesdunak eskabideari uko egiten badio Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen. Ez da ordaindu beharrik izanen baldin jarduera hasteari uko egiten zaiola komunikatzen bada jardueraren kontrola bukatzen duen udal ebazpena eman aurretik.

Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako kasuetan, interesdunak Udalari ordaindu beharko dio lizentzia emateko egindako txostenen zenbatekoa.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berrikusten edo eskualdatzen bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskari edo jarduera bakoitza eta, hala behar badu, jarduerak okupatu behar duen azalera eraiki osoa, barne harturik hura garatzeko behar diren lokal erantsi guztiak.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

7. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo abiarazi nahi dutenek Herriko Etxean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta haien kokapena zehazten dituztela, indarreko legerian edo dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

9. artikulua. 1. Tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du gehienez ere bi hilabetean, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

2. Jarduera lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan, jarduera hasitakoan kontrola egiteagatik ordaindu beharreko tasa autolikidazio araubidean galdatuko da, eta komunikazioarekin edo adierazpenarekin batera Udalak ematen duen autolikidazio agiria aurkeztu beharko da, behar bezala betea, baita ordainagiria ere.

Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da eta Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehatzen ahal da.

10. artikulua. 1. Udal administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak ordenantza honen arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza direla.

2. Udal Administrazioa likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zerga-egitateen likidazioa eginen du.

11. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute indarrean dagoen legerian ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

Arau-hausteak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Jarduera-lizentziak, jarduera-lizentziaren aldaketa eta berrikustea, jarduera-lizentziaren eskualdaketa.

1.1. Jarduera-lizentziak:

KODEA

AZALPENA

TARIFA (euroak)

Jarduera-lizentzia 4D

Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), soilik txosten tekniko bat egin behar denean

210,00

Jarduera-lizentzia 4D + alegazioen txostena

Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat eta alegazioen txostena egin behar direnean

300,00

Jarduera-lizentzia 4D + txosten bat baino gehiago

Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean

350,00

Jarduera-lizentzia 4D + txosten bat baino gehiago + alegazioak

Espedienteen tramitazioa, jarduera-lizentzia lortzeko edo horren funtsezko aldaketarako (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago eta alegazioen txostena egin behar direnean

400,00

1.2. Jarduera-lizentziaren aldaketa:

AZALPENA

TARIFA (euroak)

1.2.1 Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera-lizentzia berrikustea dakarrena, soilik txosten tekniko bat behar denean: jarduera-lizentziaren berrikuste bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa.

150,00

1.2.2. Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera-lizentzia berrikustea dakarrena, txosten tekniko bat baino gehiago behar direnean: jarduera-lizentziaren berrikuste bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa.

200,00

1.2.3. Jarduera-lizentziaren funtsezko aldaketa, jarduera-lizentzia berrikustea ez dakarrena: jarduera-lizentziaren aldaketa partzial bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasa.

100,00

1.2.4. Jarduera-lizentziaren aldaketa ez funtsezkoa: udal txostena tramitatzeko eta egiteko tasa. Txostenik egiten ez den kasuetan, ez da tasarik sortuko.

120,00

1.3. Jarduera-lizentziaren eskualdaketa:

Jarduera-lizentziaren eskualdaketak (titulartasun aldaketa) ez du tasarik sortuko.

2. epigrafea.–Irekitzeko lizentziak, irekitzeko lizentzien eskualdaketa.

2.1. Irekitzeko lizentziak:

KODEA

AZALPENA

TARIFA (euroak)

Irekiera 4D

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), soilik txosten tekniko bat egin behar denean.

250,00

Irekiera 4D + bisita

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), bisita teknikoa egin behar denean.

350,00

Irekiera 4D + txosten bat baino gehiago

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean.

300,00

Irekiera 4D + bisita + txosten bat baino gehiago

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago eta bisita teknikoa egin behar direnean.

400,00

Irekiera 4D (5. eranskina)

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. eranskina), soilik txosten tekniko bat egin behar denean.

350,00

Irekiera 4D (5. eranskina) + bisita

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. Eranskina), soilik txosten tekniko bat eta bisita teknikoa egin behar direnean.

450,00

Irekiera 4D (5. eranskina) + txosten bat baino gehiago

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean.

400,00

Irekiera 4D (5. eranskina) + bisita + txosten bat baino gehiago

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4D eranskina eta 5. eranskina), txosten tekniko bat baino gehiago eta bisita teknikoa egin behar direnean.

550,00

Irekiera 4A, 4B eta 4C

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), soilik txosten tekniko bat egin behar denean.

400,00

Irekiera 4A, 4B eta 4C + bisita

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), soilik txosten tekniko bat eta bisita teknikoa egin behar direnean.

500,00

Irekiera 4A, 4B eta 4C + txosten bat baino gehiago

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean.

550,00

Irekiera 4A, 4B eta 4C + bisita + txosten bat baino gehiago

Espedientea tramitatzea, irekitzeko lizentzia lortzeko (4/2005 Foru Legearen 4A, 4B eta 4C eranskinak), txosten tekniko bat baino gehiago egin behar direnean.

650,00

Kaltegabea

4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegaberako lizentzia tramitatzea, soilik txosten tekniko bat eta bisita teknikoa egin behar direnean.

50,00

Kaltegabea

4/2005 Foru Legearen jarduera kaltegaberako lizentzia tramitatzea, txosten bat baino gehiago egin behar direnean.

90,00

2.1.2) Irekitzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren funtsezko aldaketa baten ondotik. Ziurtagiria barne: 0,50 euro.

2.1.2.1. Jarduera-lizentziaren berrikuste bat izan delarik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko 1,00 euro.

2.1.2.1. Jarduera-lizentziaren aldaketa partziala izan delarik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko 0,50 euro.

2.1.3) Irekitzeko lizentziaren aldaketa bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren aldaketa ez funtsezko baten ondotik, obra handirik egitea behar izan ez duelarik. Ziurtagiria barne: 60,00 euro.

2.1.4) Irekitzeko lizentziaren aldaketa bakoitza tramitatu eta ebazteagatik, jardueraren aldaketa ez funtsezko baten ondotik, obra handiak egitea eta horren ondoriozko egiaztapena behar izan dituelarik. Ziurtagiria barne: 120,00 euro.

2.3. Irekitzeko lizentziaren eskualdaketa:

Irekitzeko lizentziaren eskualdaketak (titulartasun aldaketa) ez du tasarik sortuko.

3. epigrafea.–Hirigintzako eta ingurumeneko kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan.

2.1. Jarduera sailkatuei buruzko proiektu bakoitzaren tramitazioa. 400,00 euro.

2.2. Jarduera-lizentzia hasitakoan kontrola egiteagatik, eraikin eta/edo lokalaren azalera eraikiko metro koadro bakoitzeko. Ziurtagiria barne: 0,50 euro.

Atal honetako zerga-egitateek likidatu beharreko gutxieneko hau izanen dute: 110,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L1906407