2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean (11. ordenantza). Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantzaren aldaketa (11. ordenantza fiskala).
Jendaurrean egoteko epea iraganda inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoa bilakatu da. Jarraian ematen da argitara ordenantzaren testu berria, ondorio juridikoak izan ditzan.
Villatuertan, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
ERANSKINA
11. ORDENANTZAREN
5. ARTIKULUA
5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:
Tarifa
A) Igerilekuak:
–6 urtetik beherakoak: sarrera doan.
–6tik 18 urtera bitarte, biak barne:
- Denboraldiko abonamendua: 35,00 euro.
- Hilabeteko abonamendua: 25,00 euro.
Hilabetetzat joko da ondoz ondoko 30 eguneko erabilera, abonamendua eman eta lehenengo egunetik zenbatzen hasita.
- Eguneko sarrera:
- Astelehenetik ostiralera: 6,00 euro.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8,00 euro.
–18 urtetik gorakoak.
- Denboraldiko abonamendua: 60,00 euro.
- Hilabeteko abonamendua: 40,00 euro.
- Eguneko sarrera:
- Astelehenetik ostiralera: 6,00 euro.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8,00 euro.
– 65 urtetik gorakoak:
- Denboraldiko abonamendua: 35,00 euro.
- Hilabeteko abonamendua: 25,00 euro.
- Eguneko sarrera:
- Astelehenetik ostiralera: 6,00 euro.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8,00 euro.
–%33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna dutenak (abenduaren 23ko 1971/1979 Errege Dekretuaren arabera egiaztatu beharko da) eta nahitaezko laguntzailea (laguntzailea pagatzetik salbuetsiko da, haren laguntza nahitaezkoa denean instalazioetan sartzeko):
- Denboraldiko abonamendua: 35,00 euro.
- Hilabeteko abonamendua: 25,00 euro.
–Eguneko sarrera:
- Astelehenetik ostiralera: 6,00 euro.
- Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8,00 euro.
–Familia ugaria (halakotzat joko dira hiru seme-alaba edo gehiago dituzten aurreko ahaide batek edo bik osatzen dituztenak):
- Abonamendua, %20 merkeago. Deskontua baliatzeko, nahitaezkoa izanen da familia unitateko kide guztiek abonamendua aldi berean eskuratzea.
B) Kirol pisten alokairua.
–Pilotako kantxa/ordua: 11,00 euro.
Kantxako argiek 3,00 euroko kostua izanen dute ordubeteko eta, 4,50 eurokoa, ordu eta erdiko.
–Futbitoko, saskibaloiko eta eskubaloiko pista/ordua: 16,00 euro.
Pistako argiek 5,00 euroko kostua izanen dute ordubeteko eta, 7,50 eurokoa, ordu eta erdiko.
–Belar artifizialeko zelaia/ordua: 35,00 euro.
–Belar artifizialeko zelaia/2 ordu: 60,00 euro.
–Garigolo/ordua: 22,00 euro.
–San Román/ordua: 10,00 euro.
–Padel-pista:
- Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. 8,00 euro.
- Ordu eta erdi astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara: 12,00 euro.
- Ordubete, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 22:00etara: 10,00 euro.
- Ordu eta erdi, astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 22:00etara: 15,00 euro.
- Ordubete larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 22:00etara: 10,00 euro.
- Ordubete larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00etatik 22:00etara: 15,00 euro.
Pistako argiek 2,00 euroko kostua izanen dute ordubeteko eta, 3,00 eurokoa, ordu eta erdiko.
C) Aretoen alokairua, jardueretarako.
–1. aretoa: 10,00 euro/ordua.
–2. aretoa: 12,00 euro/ordua.
–3. aretoa (Ludoteka): 10,00 euro/ordua.
D) Kirol-jarduera gidatuak.
–Hilabeteko kuotaren prezioa: 15,00 euro/astea/saioa, kirol modalitate orokorren irakaskuntzarako. Kirol programak astean bi saio baditu, prezioa hauxe izanen da: 1,87 bider tarifa orokorraren zenbatekoa. Hiru saio baditu, hauxe izanen da prezioa: 2,70 bider tarifa orokorraren prezioa.
–Multijarduera orokorren paketeak. Bi kirol-jarduera gidatutan edo gehiagotan ematen ahalko da izena. Hiru saio baditu, hauxe: 2,70 bider tarifa orokorraren prezioa (15,00 euro). Lau saio baditu, hauxe: 3,20 bider tarifa orokorraren prezioa. Bost saio baditu, hauxe: 3,74 bider tarifa orokorraren prezioa. Pakete hauek erabiltzeko baldintza izanen da izena ematean adieraztea zein egunetan eta ordutan joan nahi duen programatutako jardueretara.
Paketeok erabiltzeko aukera jarduera bakoitzeko gehieneko erabiltzaile kopuruaren araberakoa izanen da.
–Spinninga: prezioa: 30,00 euro/hilabetea, aipatu jarduera gidatuaren irakaskuntzan 2 saio, astean.
Iragarkiaren kodea: L1906406