2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VILLATUERTA
Aldaketa, Agiriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (6. ordenantza). Behin betiko onespena
Villatuertako Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Agiriak eta bestelako euskarriak egin eta tramitatzeko tasak arautzen dituen 6. ordenantza fiskalean.
Jendaurrean egoteko epea iraganda inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, erabakia behin betikoa bilakatu da. Ordenantzaren testu osoa ondotik argitaratzen da, ondorio juridikoak izan ditzan.
Villatuertan, 2019ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.
ERANSKINA
6. ORDENANTZA
Oinarria
1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuarekin bat, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraikiz.
Zerga-egitatea
2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko dokumentuak tramitatzeagatik sortzen den udal jarduerak edo jarduerek eratzen dute zerga-egitatea. Hona hemen:
1.–Planoen kopiak.
2.–Fotokopiak.
3.–Euskarri digitaleko kopiak.
4.–Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.
5.–Ziurtagiriak.
6.–Agiriak konpultsatzea.
7.–Ahalmenak askiestea.
8.–Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.
9.–Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa.
10.–Txostenak egitea.
11.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.
12.–Desjabetze-espedienteen tramitazioa oztopo arkitektonikoak kentzeko.
13.–Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.
14.–Frogagiriak egitea.
15.–Baimenak.
Ordaindu beharra
3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da, norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egitea eskatze hutsarekin.
Subjektu pasiboa
4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek egiten dituzten edo beren eskumenekoak diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.
Zerga-oinarria
5. artikulua. Zerga-oinarria da egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza.
Tasa
6. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.
Kuota
7. artikulua. Kuota izango da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.
Kudeaketako eta diru-bilketako arauak
8. artikulua. Tasen diru-bilketa Udaleko Diruzaintzak egingo du.
9.1. artikulua. Tasa sortutzat hartuko da agiria Udalaren Erregistro Orokorrean aurkezten denean eta udal bulegoetan ordenantzapeko eskabiderik ez agiririk ez da hartuko, ezta tramitatuko ere, aldez aurretik ez bada ordainketa egin.
9.2. artikulua. Udal zigiluaren itzulketa behar duen agiririk ez da emango, agiria ematen duen funtzionarioak zeregin hori bete ez badu.
Aurrekariak bilatzeko eskaera orok tasa sortuko du, emaitza negatiboa bada ere.
10. artikulua. Udal administrazioaren agiri eta berriemateen Sarrera eta Irteerako Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioek emango dituzten agiri zigiludun guztiak zenbatuko dituzte eta Udal Diruzaintzan egunero diru-sarrerak egingo dituzte, dagozkien likidazioekin.
Arau-hauste eta zehapenak
11. artikulua. Iruzurraren erantzule izango dira Udal administrazioaren dokumentu eta jakinarazpenen Sarrera eta Irteera Erregistro Orokorraren ardura duten funtzionarioak eta Udal Diruzaintzaren langile arduradunak. Iruzurra indarra duten xedapenetan ezarritako eran zigortuko da.
XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Bakarra.–Indarrik gabe utzi dira bai ordenantza honetan arautzen diren gaiei buruz orain arte izan den ordenantza, bai ordenantza honi kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko arauak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan ezarri ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.
Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
TARIFEN ERANSKINA
1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak.
1.1. Plan orokorraren planoak edo espediente publikoetan direnak:
–Udalaren bitartekoekin eginak. Dagokion fotokopiarako ezarritakoa.
–Udalez kanpoko saltokietan eginak. Zerbitzuaren kostua, gehi %10.
1.2. Agirien fotokopia bakoitzagatik:
–DIN A4 tamainan.
Zuri-beltzean, 0,10 euro.
Koloretakoa, 0,30 euro.
–DIN A3 tamainan.
Zuri-beltzean, 0,20 euro.
Koloretakoa, 0,50 euro.
1.3. CDko fotokopia bakoitzagatik, 10,00 euro.
1.4. Arkatz elektroniko partikularrean egindako kopia bakoitzagatik, 5,00 euro.
2. epigrafea.–10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzea udal artxiboetan.
–Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzeagatik, erregistro elektronikoan identifikatua badago: 10,00 euro.
–Udal artxiboetan 10 urte baino zaharragoak diren agiriak bilatzeagatik, erregistro elektronikoan identifikatua ez badago: 25,00 euro.
3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.
3.1. Ziurtagiri bakoitzagatik:
–Ez dute tasa sortuko automatikoki egiten diren ziurtagiriek, biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuen datuetan oinarritzen badira. 0,00 euro.
–Azken 4 urteetan tramitaturiko espedienteetako informaziori buruzko ziurtagiri arruntengatik: 0,00 euro.
–Ziurtagiriak egiteagatik 4 urte baino zaharragoak diren datuak behar dituztenak, oraingoa barne, erregistro eguneratuetan jadanik jasota ez badaude: 4,00 euro.
3.2. Konpultsak tramitatzeagatik, agirien fotokopiak barne, unitate/orrialde bakoitzagatik.
Tramitazioa baino lehen udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia egingo dute.
Ez da inolako kopururik kobratuko konpultsatzeagatik Udalak eskatzen duen dokumentazio guztia langileak hautatzeko prozesuetan edo lehiaketa publikoetan. 0,50 euro.
4. epigrafea.–Arma txartelen eta animalia arriskutsuei dagozkienen tramitazioa.
–Arma txartelen lizentzia bakoitzagatik: 26,00 euro.
–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik: 40,00 euro.
5. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.
–Iragarkiaren kostua itzuliko da.
6. epigrafea.–Irekitzeko lizentziaren, jarduera sailkatu gabearen lehen erabileraren gaineko ziurtagiriak.
–Ziurtagiriak egiteagatik, haien kostua sarturik ez dagoenean emandako lizentzian, edo titulartasuna aldatzen denetan: 10,00 euro.
7. epigrafea.–Hirigintzako tramitazioak.
–Udal Planeko aldaketaren tramitazioa, plan partzial edo berezien erredakzioa: 800,00.
–Plan partzial edo berezietako aldaketak tramitatzea: 400,00 euro.
–Xehetasun-azterketak tramitatzea: 200,00 euro.
–Lerrokaduren azterketak, unitate-mugaketak eta erabileren aldaketak tramitatzea: 150,00 euro.
–Kudeaketako figurak (birzatiketak, Batzordearen Estatutuak) tramitatzea: 400,00 euro.
–Hirigintzako kontsultak tramitatzea: 100,00 euro.
–Ikuskapen eta errekerimenduak: 100,00 euro.
–Urbanizazio proiektuak: 200,00 euro.
Iragarkiaren kodea: L1906405