102. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udal ordenantza, “Tudela Renove” proiektuaren eremuan birgaitzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituena.
Hasierako onespena

Udalak, 2019ko maiatzaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen “Tudela Renove” proiektuaren eremuan birgaitzeko obrak egiteko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, hala bada, bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Hirigintza, 4. solairua).

Tuteran, 2019ko maiatzaren 8an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1906378