2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Laburpena, dirulaguntzak emateko deialdi publikoarena, oinarrizko kirola bultzatzeko Tuteran 2018-2019 denboraldiko kirol jardueretan parte hartuz, Udalaren materiala lagaz edo publizitate-espazioak ustiatuz, eta kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta ekitaldi puntualak antolatzeko 2019an
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 450769.
A) Onuradunak: irabazi asmorik gabeko elkarteak, kirol arloko emanaldi, ikuskizun eta/edo ekitaldi puntualak antolatzen dituztenak, urte natural batean eta Tuteran, betiere antolatzailearendako defizitarioak direnean.
B) Xedea: denboraldiko jarduerak egitea, oinarrizko kirola sustatzea, publizitate-espazioak lagatzea, materialak lagatzea eta ekitaldi puntualak egitea, urte naturalean zehar edo kirol denboraldi batez.
C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Tuterako Udaleko Kirol Bulegoetan eta Udalaren webgunean.
D) Zenbatekoa: 66.000 euro oinarrizko kirola sustatzeko dirulaguntzetarako, eta 8.000 euro ekitaldi puntualetarako dirulaguntzetarako. Oinarrizko kirola sustatzeagatik, gehienez 13.500 euro denboraldiko; eta ekitaldi puntualeko, gehienez 1.500 euro.
E) Eskaerak aurkezteko epea: laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2019ko ekainaren 14ra arte, eskaera hauei dagokienez: oinarrizko kirola sustatzeko eskaerak, 2019ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte egiten diren ekitaldi puntualak antolatzekoak eta materialen erabilera eta publizitate-espazioen ustiapena lagatzekoak. 2019ko ekainaren 1etik abenduaren 31ra bitarte egiten diren ekitaldi puntualetarako eskaerak, aldiz, jarduera izan baino hamabost egun lehenago gutxienez aurkeztu beharko dira.
F) Justifikazioa: hogeita hamar egun naturaleko epean, dirulaguntza emateko erabakia jasotzen denetik, bai jarduera puntualetan bai oinarrizko kirolaren sustapenean. Ekitaldi puntuala urte naturaleko azken hiruhilekoan egiten bada eta Udalak ez badu dirulaguntza emateko erabakirik luzatu, 60 egun naturaleko epea izanen da, ekitaldia egiten den egunetik, betiere hurrengo urteko urtarrilaren 20ra arte.
Tuteran, 2019ko apirilaren 17an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1906089